Vistas de página en total

miércoles, 2 de noviembre de 2011

5.eguna!!


Lau egunetako festa izan ondoren, gaur berriro ere denok elkartu gara gelan.

Lehenengo orduan, egunero bezala, umeak libreki aritu dira jolasean: puzzleak egiten, margotzen, liburuak irakurtzen, arbelean margotzen eta ordenagailuan eta etxetxo txokoan jolasten. Esan behar dut oso pozik ikusten zaiela nahi duten gauzetan jolasten, eta gainera, uste dut jolas librea egunero egiteak harremanak errazten eta indartzen dituela!

Jolas libreko unea bukatu eta gero, erabilitako material guztia lehen zegoen bezala utzi dute, eta ondoren, ilaratan lurrean eseri dira.Arduradunaren garaia iritsi da, lehenik eta behin, bere burua aurkeztu du, eta gero, gaurko eguna egutegian borobildu du. Asko kostatu zaio, baina azkenean laguntzarekin gaurko eguna esatea eta borobiltzea lortu du.Bukatzeko, gelara etorri diren laguntxoak zenbatu ditu eta konturatu da bat bakarrik falta zela, orduan etxearen irudian horren izena eta bat zenbakia jarri du.

Arduradunarekin bukatu ostean, egun hauetan egindakoa banaka azaldu digute, hori dela eta, psikomotrizitate gelara beranduxeago joan gara eta ezin izan dugu jantzien kaxa atera…baina oso dibertigarria izan da gaurko psikomotrizitate saioa ere! Zilipurdiak eman dituzte, eta esateko da ume batek gaur bertan ikasi duela!; etxetxoak eta eraikuntzak egin dituzte; Pilotaz beteriko igerilekuan egon dira; etab.

Patiotik ingelerako gelara joan dira korrika batean, izan ere, han Simon bere ikasgaiarekin hasteko prest zegoen.

Arratsaldean bi ariketak egin ditugu.Batek, beste egunean moztutako irudiekin zerikusia zuen, bestea berriz, zenbakiak ikasteko ariketa zen. Lehenengoa egiteko, umeak beraien lekuetan eseri dira eta Nekane eta ni bakoitzari lehengo egunean moztutakoak banatu dizkiegu. Denek beraien irudiak eduki ondoren, ordenean jarri dituzte; lehenengo aita umearekin fruta erosten, gero umeak frutari azala kentzen, ondoren denok frutak jaten, eta bukatzeko, laugarren irudi bezala, umeak platerak garbitzen. Ordenean jarri ondoren, talde bakoitzeko arduraduna altxatu da bere taldeko liburuxkak hartzeko eta mahaira hurbiltzeko. Liburuxkaren 9. orrialdea bilatu dute, bertan eginbeharreko ariketa zegoen eta. Orri hori bilatu ondoren, irudiak lehen jarri dituzten orden berean ipintzen joan dira, baina orain kolatuz eta liburuan itsatsiz.

Aipatutako ariketarekin bukatu ondoren, beste ariketa batekin hasi dira, lehen esan dudan bezala, zenbakiak ikasteko ariketa zen. Lehenengo eginbeharrekoa taldeetan pentsatu dute, ondoren, talde bakoitzeko batek eskua altxatu eta zer egin behar den azaldu du. Orduan, zer egin behar zen adostu dute eta laster lanean jarri dira.

Hainbeste lan egin eta gero, Nekanek ipuintxo bat kontatu die, eta bukatzerakoan, gailetak banatu eta patiora jaitsi gara.

Aipatzeko da, gelako ume bati asko kostatzen zaiola euskaraz zenbakiak esatea, oraindik ez ditu ikasita, eta hori dela eta, Nekanek, bihartik aurrera zenbakiak errepasatuko ditu berarekin, 10 zenbakiraino gutxienez.

Unairi, bigarren ariketa egiten besteei baino gehiago lagundu diot .Lehenengo poltsan zeuden fruituak zenbatu ditut berarekin, eta gero, goran zeuden zenbakiak zeintzuk ziren esan ditugu.Gero, berak bakarrik esan dizkit, bai poltsa bakoitzean zeuden fruta kopurua, eta baita zenbakien izenak ere, horrek ilusio handia egin didala esan beharra daukat!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario