Gaur emozioz beteriko eguna izan da! niretzako
batik –bat, baina zergatia aurrerago esango dizuet, beti bezala goizeko lehen
ordutik azaltzen hasiko naizelako.
Lehen
orduan, egunero bezala, haur asko jolas librean aritu dira, beste batzuk, aldiz,
aurreko egunetan hasitako marrazkia bukatu dituzte, baita ostiralean marrazki
magikoa (argizariekin margotutakoa) bukatu ez zutenak ere. Marrazki magikoa, ez
baduzue gogoratzen, paper beltz batean argizariekin margotzea datza. Azkenean
marrazki guztiak oso ederrak geratu dira!
Jolas
librearen ordua bukatu denean, Nekanek arduradun berriari bere lanak egiten
lagundu dio, eta ondoren, “Otsoa eta 7 antxume”- en ipuina kontatu die. Ezin
duzue imajinatu ere egin haurrei zenbat gustatzen zaien ipuin hau! Ikaragarri
gustatzen zaie otsoak, antxumeak eta antxumeen amak esaten dutena errepikatzea,
baita beraien ahotsak jartzea ere! Irakasleak ipuina kontatzen bukatu duenean,
ariketatxo bat egiteko eta abesti bat abesteko ni beraiekin bakarrik geratuko
nintzela esan die, eta horrela izan da!izan ere, aurreko astean irakasleak eta
nik horrela adostu genuen eta.
Nekane
gelatik irten denean, ipuinarekin lotuta dagoen abestia jarri eta borobil bat
sortuz eskutik heldu gara. Abesti hau pila bat gustatzen zaie, eta asko
disfrutatu dugu abestuz eta “antzeztuz ”. Momentu horretan oso lasai nengoen
eta ni neu izan naiz!
Abestutako kanta hau izan da:
Aa! Aa!
Antxumeak aa!
Mendiko txabolan
zazpi bizi dira. (bis)
Etxetik herrira
ama joan zaigu.
Basoan jolastu
nahi dugu. (bis)
Otsoa dator!
Jesus, adio!
Goserik datorrela
antzematen zaio. (bis)
Antxumeak aa!
Mendiko txabolan
zazpi bizi dira. (bis)
Etxetik herrira
ama joan zaigu.
Basoan jolastu
nahi dugu. (bis)
Otsoa dator!
Jesus, adio!
Goserik datorrela
antzematen zaio. (bis)
Abestu eta dantzatu
ondoren, haurrei beren lekuan esertzeko eta mahai bakoitzeko arduradunei bere
taldeko arkatzak eta lan- koadernoak ateratzeko eskatu diet. Denok eserita eta
isilik zeudenean, lan- koadernoko 13.orrialdea irekitzeko esan diet, 13
zenbakia arbelean jarriz (beraientzako zenbakia idatzita ikustea lagungarria
dela baitakit). Behin orri hori aurrean izanda, ariketan azaltzen ziren irudiak
arbelean kopiatu ditut, bitartean ea zer marrazten ari nintzen haurrei
galdetuz; goiko aldean zabor desberdinak zeuden eta beheko aldean, berriz, zabor- ontzi desberdinak. Beraz, beraien eginbeharrekoa zabor desberdinak
dagokion zabor-ontziarekin gezi baten bidez lotzea zen. Zabor guztien izenak
esan ondoren, banaka dagokion zabor- ontziarekin lotzen aritu gara, betiere
arrazoitzen. Banaka- banaka mahai guztietatik pasatu naiz ondo egin duten
ikusteko, bai ariketa egiten genuen bitartean, baita ariketa bukatu dugunean
ere. Emaitzak oso onak izan dira!denek oso ondo egin dute ariketa eta oso ondo
ulertu dute zabor- ontzi bakoitzean zer nolako gauzak botatzen ditugun.
Hasieran, urduri nengoen, baina behin ni
umeekin bakarrik nengoela pentsatu dudanean, lasaitu eta ariketarekin hasi
naiz. Orokorrean, oso ondo sentitu naiz klasea aurrera eramaten, gela horretako
irakasle bat izango banintz bezala sentitu naiz!! lehenengo aldia izateko oso ondo
ikusi dut nire burua irakasle lanak betetzen hainbeste haurren aurrean!Denbora
guztian zehar ni neu izaten saiatu naiz, urduritasuna alde batera utziz eta
gogoarekin ariketa eginez.
Egin dugun ariketa ondorengoa da:
Nekane gelara
etortzeko garaia zela ikusi dudanean, haurrei komunera ura edatera eta pisa
egitera joateko esan diet, segidan ingelerara joan behar zuten eta. Ingelerara
joan baino lehen, korridorean geundela, eta oraindik denbora genuela, gailetak
atera ditut eta etxetik ekarri zituztenak gelakideei banatu dizkiete. Orduan,
Nekane gugana etorri da eta bizipena kontatu diot.
Arratsaldean, pisa
egitera eta ura edatera joan eta gero, ume guztiak lurrean eseri dira Nekanek
azaldu behar ziguna entzuteko. Nekanek, orain arte egindako ariketa guztiak umeei
erakutsi dizkie, eta hurrengo ariketan beraiek beren burua margotu beharko
dutela esan die, baina hori biharko utzi dugu. Horrez gain, beste egun baterako
familiako argazkia ekarri behar dutela esan die, gero, argazki hori lan-
koadernoan itsasteko. Azaldu duen
azkeneko ariketa, familiako kide baten biografia da, hain zuzen ere,
baina hori gurasoak idatziko dute, eta beste egun baterako izango da.
Orain arte munduan
dauden etxe desberdinak ikusi eta ikasi ditugunez, hemendik aurrera bakoitzaren
etxe barnean dauden gauzen inguruan arituko gara lanean, baita etxean beraiekin
bizi direnei buruz ere. Hau izan da irakasleak ikasleei azaldu diena eta esan
dudan bezala, hemendik aurrera landuko duguna.
Irakaslearen
azalpenak entzun ondoren, haurrak ordenagailu gelara etorri dira nirekin,
Nekane irakasle gelara haurrentzako diren ohar batzuen bila joan delako. Ordenagailuak
piztuta zeudenez (beste gelakoak gu baino lehenago izan direlako bertan)
kaskoak jartzen lagundu diet eta teklatua ordenagailuaren memoria gainetik
jaitsi diet.
Gaurkoz hau izan da
guztia, esan behar dut minutuak ikaragarri aprobetxatzen ari naizela eta geroz
eta pena handiago sentitzen dudala nire gorputzaren barnean…praktikak bukatzeko
eguna hementxe daukagu eta…
No hay comentarios:
Publicar un comentario