Jada praktikaldiko denbora pasa zaigu, honek
orain arte hilabete oso bat pasa dugun ikastetxera ez garela itzuliko esan nahi
du… baina, hala ere, izugarrizko oroitzapen onak eta iraganean baliagarriak
izango zaizkidan gauzak jaso ditut bertan!!
Orain
arte ikasitako gauzez aparte, beste hausnarketetan aipatutakoez gain, azken
aste honetan materia bat irakasteko modu ezberdinak daudela ikusi dut (
adibidez, zenbakiak ikasteko ipuin bat erabiltzea); haurrak etxetik ekarritako
ipuinak, argazkiak, etab.-ei etekina ateratzea garrantzia emanez; ariketa bat
ulertzeko orduan antzerki baten bidez egin daitekeela (adibidez, labirintoaren
ariketarekin Nekanek egin zuena); haurrek etxera eraman behar dituzten oharrak
nola prestatu behar diren; Mapa mundian eginiko ariketan bezala, umeen
inguruneari garrantzia eman (beren gurasoak nondik etorritakoak diren esanez);
eta, batik bat, gelan bakarrik zaudenean zer nolako jarrera izan behar dudan
jakitea.
Aurretik
aipatu bezala, gelan bakarrik ariketa bat lantzeko geratu nintzanean, gauza
hauetaz konturatu nintzen; klasea ematen ari zarenean zeure buruarekin seguru
egon behar duzula, bai klase ematerako orduan, bai hitz egiterako orduan eta
baita egoera ezberdinen aurrean aurkitzen zarenean ere. Hauek guztiak, haurrei
segurtasuna ematen baitie ikasterako orduan eta baita zurekin harremanetan
jartzeko orduan ere. Beraz, irakasterako orduan auto-kontzeptu positibo bat
izatea komeni da, nire uste apalean.
Gainera,
orain arte aipatutako gauzez gain, ariketa, jolas, abesti, ipuin, etab.
lantzerakoan ikasleak motibatzea ezinbestekoa dela ikasi dut, honen bidez,
haurrak egin beharrekoaren aurrean gusturago eta gogo handiagoarekin azaltzen
direlarik; ariketa bat egiterakoan, haur bakoitzak bere erritmoa daukala konturatu
naiz, hau da, batzuk beste batzuk baina lehenago bukatzen dute eta gehiago
kostatzen zaien haurrekin pazientzia edukitzeak garrantzi handia du (asko
kostatzen baldin bazaio eta egiten ari dena bakarrik egiteko gai bada, bera
konturatzeko denbora muga bat duela esan behar zaio); gurasoekiko harreman
zabala izatea ikaragarrizko garrantzia duela esan behar dut, izan ere, egunean
zehar askotan egoten baitira elkarrekin ( harrera unean, agurreko unean,
oharren bidez…) ; IKT-ko alderdiari begira, Haur Hezkuntzan oinarrizko gauzak
ikasten dituztela konturatu naiz ( xaguaren erabilera maneiatzen dute, teklatua
erabiltzen dute, baina nahi duten moduan, ariketetan sartzen badakite baita
ariketak egiten ere); jolas libreaz gain, gidatuak ere duen garrantziaz jabetu
naiz, gidatuaren bidez haurrei ez dakitena egiten erakusten zaielako.
Orokorrean
hau izan da aste honetako bizipenen hausnarketa. Ikusten duzuen bezala, gauza
asko izan behar ditugu kontuan eta gauza hauek egiten badakigu, nire ustez,
irakasle on bat izateko prest gaude!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario