Haurrei aurreko ostiralean gurasoei emateko ohar bat banatu genien, non munduko etxe desberdinen irudiak eskolara ekartzeko jartzen zuen.Beraz, gaur haur asko materialarekin etorri dira! Batzuk ipuinak ekarri dituzte, beste batzuek puzzleak, argazkiak, internetetik ateratako informazioa, etab.Jolas librearen unean, batzuen artean ekarritako gauzak ikusten eta komentatzen aritu gara, baino denon artean beranduago egin dugu. Une honetan ere, haurrak, beti bezala, nahi izan duten jostailuekin jolasten aritu dira.
Lehenengo orduan erabilitako materiala aurretik zegoen lekuan utzi ondoren, arduradunak bere lanetaz gozatu eta aprobetxatu du, izan ere, gaur bere azkeneko eguna izan da gelako arduradun bezala. Arduradunak egunerokoa egin ondoren, berriro ere lurrean eseri da aste bukaeran egindakoaz hitz egiten hasteko. Mutil batek Olentzeroren etxea ikustera joan dela esan digu, haur askok ezagutzen dutena; nik, berriz, etxe hau existitzen zela ez nekienez, Nekanek Bizkai aldean dagoela esan dit.
Haurrek aste bukaeran egin dutenari buruz hitz egin eta gero, Nekanek irakasle gelatik ekarritako mapa munduaren aurrean eseri dira. Gu mapa mundian non kokatzen garen jakiteko, bertan seinalatu die, eta ondoren, haur batzuen gurasoek kanpotik etorritakoak direla kontutan hartuz, mapan ere guraso horien lurraldea seinalatu du. Gure lurraldea eta gurasoena non dagoen jakin ondoren, beste hainbat lurralde ere ikusi ditugu, besteak beste, Afrika, Errusia, Ipar poloa…eta bakoitzean dauden animali ohikoenak ere aipatu ditugu. Azkenean, haurrei argi eta garbi geratu zaie mapan non kokatzen garen, eta lurralde batzuk beste batzuk baino tamaina handiagokoak direla ere konturatu dira.
Mapa munduarekin bukatzerakoan, irakaslea, haurrek etxetik ekarritako gauzei etekina ateratzen saiatu da, guztiei garrantzia emanez. Animalien liburuxka ikusi dugu, baita zoo bateko bizitza nolakoa den irudien bidez, eta bukatzeko, mutil batek ekarritako argazki bat ikusi dugu (bere aita Kubatarra denez, Kubako eskola bateko argazkia ekarri du, baita bertako etxebizitzen azalpena idatzi batean). Umeak oso erne egon dira Nekaneren azalpenak entzuten, eta gauza oso interesgarriak ikasi dituzte!
Arratsaldean korridorera atera gara, Nekanek eta lau urteko beste irakasleak bertan jarritako muralak ikusteko eta irakaslearen azalpenak entzuteko.Muralak, lantzen ari garen gaiarekin lotuta daude, hau da, ikusi ditugunak munduan dauden etxe desberdinak izan dira; besteak beste, Jaima, Tipia, Pisua…
Muralak ikusi ditugunean, Nekanek eta biok haur bakoitzari etxera eramateko ohar bat banatu diegu, esertzen diren lekuetan utziz, eta oharrez gain, beste gelako ume baten urteak izan direlako ekarritako puxikak ere utzi ditugu.Mahaietan uztearen arrazoia, ordenagailu gelara aipatutako umearen urtebetetzea ospatzera joan garelako izan da, eta horrela, gainera, patiotik bueltatzerakoan etxera eramateko prestatuta genituen.Aipatu behar dut ordenagailu gelara joan garenean “Pirritx eta Porrotx”- en filma ikusi dugula!
No hay comentarios:
Publicar un comentario