Vistas de página en total

jueves, 3 de noviembre de 2011

6. eguna!!


Goizean, jolas librearen bitartean, Nekane eta ni martxan jarri gara inurritegia prestatzen. Orain arte inurrietaz, inurritegietaz eta udazkeneko hostoetaz hitz egin eta ariketak egin ditugu; hau da, orain arte haurrak gauza horiek guztiak ikasi dituzte, eta lan honek ikasitakoak biltzen ditu.

Inurritegia egiteko jarraitu ditugun pausoetaz ondorengo lerroetan hitz egingo dut. Lehenik eta behin,  kartulina handi batean puxika bat zeloarekin itsatsita jarri dugu, inurritegiaren forma egiten eta mantentzen laguntzen du eta. Ondoren, puxikaren gainean egunkariko orrialdeak jarri ditugu, kola likidoarekin bustiz ipintzen joan gara. Orri batzuk jarri ondoren, hori koloreko pinotxo papera hartu eta egunkariko orrialde gainean kola emanez banaka ipintzen joan gara. Hori kolorekoarekin bukatu eta marroi koloreko paper pinotxoa jartzen hasi gara, beti bezala, kola likidoa paperaren gainean emanez. Eta horrela inurritegia bukatutzat eman dugu!
Esan behar dut, nahiz eta jolas libreko garaian egon,  haur batzuk lan honetan parte hartu dutela, eta oso ondo pasatu dute pintzelarekin inurritegiari kola ematen!! Batzuk margoa zela esaten zuten! Baina margoak arratsalderako utziko ditugu….

Hori ez da guztia izan! Inurritegiaren inguruan oraindik kartulina asko soberan zegoen eta hor umeak kolarekin hosto desberdinak jartzen joan dira. Bukatzerakoan, lehortzeko, korridoreko izkina batean utzi dugu. Hona hemen ateratako inurritegia!


                              INURRITEGIA


Lan honekin zerikusia duen beste ariketa bat egin dugu, non umeak inurri baten irudia margotu eta moztu behar zuten. Bukatu ondoren, irakaslearen mahai gainean utzi dute, aurrerago egindako eskulan handi honetan jartzeko.

Arratsaldean, mantalak jantzi eta mahaietan eseri dira. Orduan Nekanek egin beharrekoa azaldu die. Zuhaitzetako adarra kolore desberdinekin margotu behar zuten (adarra, aurretik,  plastilinako zati batean sartuta geneukan), baina horretarako, taldea, bi taldeetan banatu dugu, batzuk margotzen hasiko zirenak eta besteak, bitartean, jolasten ariko zirenak. Nekanek eta nik tenperak edalontzietan banatu ditugu, azkenean, erabili behar ditugun bi mahaietan 5 kolore geratu direlarik. Bukatzen zuenak niri esaten zidan plastilinaren gainean gometxa bat bere izenarekin jartzeko. Oso lan bikaina egin dute denak! Adarrak oso politak geratu dira eta ikusi izan dut beraiei lan hau asko gustatu zaiela.

          ADARRAK TENPEREKIN MARGOTUAK

Tenperak aprobetxatzeko, nahi zuenak marrazki bat egin zezakeen, eta batzuk bi marrazki egin dituzte. Lehortzeko, mahai baten gainean utzi ditugu; adarrak, aldiz, gelako iskin batean lehortzen jarri ditugu.

Ikusten duzuenez, gaur lan asko egin dugu, baina oso dibertigarria izan da! Gainera, haurrak asko saiatu dira eta bitartean, oso ondo pasatu dute.

Nire ustez, dena espero zen bezala atera da, gainera ahal dudan guztia egin dut Nekaneri laguntzeko eta denei denbora emateko jarduera egiteko. Jardueren  antolamendua egokia iruditu zait, baita jarduera hori egitea ere! Jarduera dibertigarria eta esku trebetasuna lantzeko da eta! Gainera, horrelako gauzak ez dira egunero egiten, eta gauzatxo hauek batzuetan egitea, txikitan denoi bezala, gustatzen zaie!

No hay comentarios:

Publicar un comentario