Aste honetan, besteetan bezala, gauza asko ikasi ditut, etorkizunerako aberasgarriak eta erabiltzeko modukoak izango direnak.
Ikasi ditudan gauzen artean, gehienbat gustatu zaidana, Nekanek inprobisatzen duen modua da.Nekanek, aste honetan, haurrak ariketak bakarrik egin ahal izateko, bi alditan inprobisatu egin du, bietan antzerki moduko bat eginez.Lehengo ariketan, adibidez, antxumeak etxetik ezkutatuta azaltzen ziren, eta beraz, euren eginbeharrekoa elkarrekin ezkutatuta zeudenak zenbatzea zen, antxume kopuruen aldamenean zenbakia jarriz; Nekanek, umeak ariketa ulertzeko, liburuko adibidea jarraituz, bertan azaltzen ziren bezala ezkutatu zituelarik. Bigarren ariketan, labirinto bat azaltzen zenez, Nekanek gelan bertan eraikuntzak egiteko blokeekin labirinto bat inprobisatu zuen, horrela umeek benetan bizi izan zutelarik ondoren paperean egin behar zutena.
Bestalde, zenbait egoera berrien aurrean mugak jartzen jakitea beharrezkoa da ikasleek txanda mantentzen jakiteko eta ikastetxean dagoen materiala denok erabiltzeko dela jakiteko. Duela egun batzuk konturatu nintzen honetaz, irakasleek psikomotrizitate gelara telazko etxe bat ekarri zutenean; psikomotrizitateko orduan denek nahi baitzuten etxea estreinatu. Hau ikusi bezain laster, irakasleak etxean ibiltzeko arauak azaldu zizkien , eta horietariko bat, binaka jolastu behar zela zen.
Praktika- aldia bukatzen ari gara, lau egun besterik ez zaizkigularik falta. Pena handia ematen dit hau pentsatzeak, jada haurrez beteriko ikasgela baten egoteari gustua hartu baitiot… umeekin eta irakaslearekin konfiantza handia baitut eta beren gelako parte sentitzen bainaiz. Aste hau ahal dudan gehien aprobetxatuko dut, gehiago ikasteko eta haurrekin nagoen denborari etekin handia ateratzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario