Goiza hasteko,
egunero bezala jolas librea egin dugu eta bukatzeko unea iritsi denean, haurrek
gela aurretik zegoen bezala utzi dute.Gero, arduradunaren unea izan da, eta
asko disfrutatu du bere azkeneko eguna arduradun bezala, gaur hiru egunak bete ditu eta bihar gelako
arduraduna aldatuko egingo dugu. Bitartean, mahai batean neskatxa batekin
idazten eserita egon nahiz, izan ere, goizean gaur bere amaren urteak direla
esaten etorri zait, eta horregatik jolas librean marrazki polit bat egin dio eta
“ZORIONAK AMA” jartzen lagundu diot. Bukatu dugunean, marrazkia bere kaxan utzi
eta beste umeekin eseri gara.
Arduradunak egin
beharrekoa bukatu duenean ordenagailu gelara joan gara!! Lehen eguna da
beraiekin ordenagailu gelara ordenagailuan ibiltzera joaten naizela! Nekanek,
hasieran astean bi aldiz joaten zirela esan dit, baina hainbeste haur izanda,
azkenean irakasleak ados jarri ziren eta orain astean behin joaten dira. Umeak
binaka jarri dira ordenagailuetan, bakoitza bere kaskoekin, eta Nekane eta ni
ordenagailuetatik pasatu gara betiko programa zabaltzeko. Zein gustura ibiltzen
diren programa honetan dauden ariketak egiten! Gehien kostatzen zaiena beraien
txanda itxarotea da!
Esan behar dut, orain arte ordenagailu gelara
askotan joan garela, han umeen urteak ospatzen baititugu eta bertan filmak
ikusten baititugu ere.
Nekane eta biok ordenagailu batean eseri gara,
niri , hiru , lau eta bost urtekoekin zein programa motak erabiltzen dituzten
erakusteko. Oso interesgarria iruditu zait, ikusi dudanez, adinaren arabera
ariketak asko aldatzen dira; adibidez, lau urtekoen marrazketa gidatuko
ariketetan kolore guztiak zenbaki bat dute, eta koloreztatu behar den irudiak
ere zenbakiak ditu; aldiz,lau urtekoen marrazketa gidatuko ariketetan, koloreztatzeko,
gehiketak eta kenketak egin behar dituzte.
Arratsaldean,
irakasleak atzo inurritegiarekin ateratako argazkien fotokopiak ekarri ditu. Bakoitzari
bat banatu diogu, gero, lan- koadernoan kolarekin jartzeko. Talde bakoitzeko
arduradunak, liburuak eta arkatzak hartu eta bere mahaira eraman ditu, Nekanek
eta biok, berriz, kolak banatu ditugu.. 13.orrialdea zabaltzerakoan, leku handi
bat genuen bertan argazkia itsasteko, baina lehenengo bakoitzaren izena idatzi
dute, eta gero, binaka kola txandatu eta argazkia jarri dute. Gainera, inurritegiarekin
ateratako argazkia zela jakiteko, argazkiaren ondoan inurritegi bat margotuta zetorren.
Aipatutako
ariketa lan- koadernoko azken ariketa zen, beraz, udazkeneko gaia bukatu dugu!
Eta hori dela eta, ume bakoitzari bere karpeta eman diogu, bertan lan-
koadernoa eta “Txirrita eta Inurriaren” ipuina gordetzeko. txera joan baino
lehen, gelatik karpeta hartu dute.
Gai berria etxeari buruzkoa da, hau da, etxeko gauzetaz
eta geletaz hitz egiten du.
Arratsaldean gai honekin
hasi gara, lehenengo mural batean Txirritx bere etxeko gela ezberdinetan
ikusiz, eta gero, asmakizunetan jolastuz.
Oso gai polita eman behar
dugu oraingoan ere!
No hay comentarios:
Publicar un comentario