Gaur goizean, jolas librearen bitartean, Nekaneri practicumaren txostenean azaltzen diren IKT-ari buruzko galdera batzuk egin dizkiot, berak, berriz, oso modu ulergarrian, argi eta ongi erantzun dizkit. Beraz, orain gauza gehiago ikasi ditut eta aurrerago nire bloggean erantzunak ikusteko aukera izango duzue!
Gure gelako ume bat gaur goizean betaurrekoekin azaldu zaigu, bere amak orain dela egun batzuk gertutik ez duela oso ondo ikusten esan zigun eta…baina hala ere esan behar dut ez dela momentu batean ere kexatu. Gelara urduri etorri da, berarentzako betaurrekoak eramatea zerbait berria da eta. Bai Nekanek eta bai nik neuk ere,oso guapo dagoela esan diogu eta denbora guztian irribarrez nire ondoan eskutik helduta eta ni besarkatzen aritu da. Egia esan, lehenengo eguna izateko oso ondo aurre egin dio aldaketa txiki honi! eta hortaz asko pozten naiz.
Arduradunari buruz hitz egingo dut orain. Gaur arduradunaz aldatu dugu, izan ere, aurretik izandakoak egon beharreko hiru egunak bete zituen eta. Arduradun berriak oso ondo aurkeztu du bere burua eta gainera, gaurko eguna argi eta garbi esan eta egutegian borobildu du, Txirritx- en irudia laugarren asteko egunean ipini du, hau da, ostegunean, eta bukatzeko, gelara etorri diren haur guztiak zenbatu (laguntzari gabe) eta falta zenaren izena etxetxoaren irudian jarri du.
Aurrerago, ariketa bat egin dugu, gaurkoa beste egunetan egiten ditugun ariketen guztiz desberdina izan da. Honetan, otsoaren sabela orratz eta hari lodi batekin josi behar izan dute; eta horretaz gain, otsoaren ondoan azaltzen den erreka, zulagailu baten laguntzarekin eta trapu baten laguntzarekin, orritik askatu behar izan dute.
Jarraitu ditugun pausuak ondorengoak izan dira; talde bakoitza bere lekuan eseri da eta mahaiko arduradunak lan-koadernoak eta arkatzak atera dituzte; gero, lan-koadernoko bosgarren orrialdea ireki dute eta Nekane eta biok bitartean, mahaietatik pasatu gara orria koadernotik askatzeko; ondoren, haurrek orriaren goiko aldean beraien izena idatzi dute eta bitartean, irakasleok zulagailuak eta trapuak hiru taldeei bakarrik banatu dizkiegu, talde bakoitzetik josten laguntzeko banaka pasatzea pentsatu dugulako. Ariketa bukatzeko goiza eta arratsaldea behar izan dugu, ariketa honek, orain arte egindako beste ariketekin konparatuz, askoz lan gehiago eskatzen zuen eta.
Arratsaldean, aurretik aipatu bezala, ariketarekin jarraitu dugu, eta horrekin bukatzeko egin dugun azkeneko gauza haurrak gure laguntzarekin errekaren atzeko aldean kola ematea eta paper urdin bat hor bertan itsastea izan da. Emaitzak zoragarriak izan dira, bestela norberak bere iritzia emateko:
Bukatzeko, Nekanek beste egunean interneten bilatutako eta kartulinetan jarritako argazkiak erakutsi dizkie, non munduko etxe desberdinak azaltzen diren. Gu biok bilatutako eta inprimatutako etxe bateko planoa ere erakutsi die, eta denon artean plano hori landu dugu; adibidez, lo gelako gela zein zen esan behar zuten, baita bertan azaltzen ziren gauzak (ohea, armairua,etab.)…
No hay comentarios:
Publicar un comentario