Vistas de página en total

domingo, 13 de noviembre de 2011

Pintto, gure gelako maskota!


Kaixo lagunok! Ni Jakintza ikastetxeko lau urteko gelako maskota naiz. Ume guztiek txakurtxo edo Pintto deitzen didate, txakur baten itxurakoa naizelako!! Nire ustez, eta baita irakasleen ustez ere, lanak egiterako orduan laguntza handikoa naiz, izan ere, haurrak nirekin hitzak eta zenbakiak idazten ikasten baitute.

            Ikusten duzuen bezala, marra horizontalak, bertikalak eta borobilduak (isatsean bezalakoak) ditut, baita diagonalak ere. Arrazoi batengatik naiz horrelakoa, zenbakiak eta hitzak ere horrelako formak dituztelako. Nire marrak beti umeen buruan marraztuta daude, baina dudan marra bakoitzak bere izena du.

            Marra horizontalari “bizkar” deitzen diogu; bertikalei “hanka” ; diagonalari “mutur gora” edo “mutur behera”; eta, bukatzeko, isatsaren forma “tripa txiki” edo “tripa handi” izendatzen dugu.

            Adibidez, nire izena idazteko “txakurra” , irakasleak pauso hauek jarraitzen ditu:

1.      T: lehenengo hanka, gero bizkar.
2.      X: mutur behera, mutur gora.
3.      A: mutur gora, mutur behera, bizkar.
4.      K: hanka, hankaren erditik hasita mutur gora eta toki berdinetik hasita mutur behera.
5.      U: tripa handi beheraka
6.      R: hanka, tripa txiki hankaren erdiraino, hankaren erditik hasita mutur behera.
7.      R: hanka, tripa txiki hankaren erdiraino, hankaren erditik hasita mutur behera.
8.      A: mutur gora, mutur behera, bizkar.


Jada denok ezagutzen nauzue, eta etorkizunerako metodologia hau erabili dezakezue!! Espero dut zuen gustukoa eta baliotsua izatea!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario