Vistas de página en total

miércoles, 9 de noviembre de 2011

10. eguna


Gaurko jolas eguna oso dibertigarria izan da! Haurrak txotxongiloekin jolasten aritu dira eta! Normalean ordenagailuan jolasten, puzzleak egiten edo marrazten egoten dira, baina gaur ume bat txotxongiloekin guregana (irakasleengana) etorri dela ikusterakoan, denok txotxongilo desberdinak hartu eta gerturatu dira. Elkarrizketan aritu gara Nekane eta biok “txotxongiloekin”.

            Atzo esan bezala, gaur arduraduna aldatzea tokatzen zen eta hori egin dugu. Neskatxa bati tokatu zaio, eta oso ondo aurkeztu du bere burua! Gehien kostatu zaiona asteko 3.eguna dela esatea da. Neskatxari laguntzeko, Nekanek gelako hiru haur altxatu ditu, bata bestearen atzetik jarriz. Altxatu direnei zenbaki bat eman die, lehenengoari 7 zenbakia, bigarrenari 8, ea hirugarrenari, berriz, 9 zenbakia. Lehengoa dagoena astelehena da, bigarrena asteartea eta hirugarrena, berriz, asteazkena. Metodo hau erabiliz, oso azkar asmatu du gaur asteko hirugarren eguna dela, asteazkena  9a hain zuzen ere.

Arduradunarekin bukatu ondoren lurrean borobil bat osatuz eseri gara denok. Arnasketarako ariketak egin ditugu, besteak beste, ahoa itxi; sudurraren alde bat itxi eta bestea ez, eta alderantziz, etab. Haurrei ariketa hau asko gustatu zaie, izan ere ipuin txiki bat erabiliz kontatu du Nekanek “Barraskiloaren istorioa” .

            Gaur asteazkena da, eta asteazken guztietan  psikomotrizitate gelara joaten gara! Haurrak gogo handia zuten bertara joateko, eta horretarako ilara bat osatuz jarri dira. Han egonda, lurrean borobilean eseri gara eta Nekanek joko batera jolastuko genuela esan eta azaldu digu, zehazki, otsoaren jokora. Haur batzuk otsoak ziren, eta besteak, aldiz, haurrak. Haurrak basoan eskutik helduta abesten ari ziren bitartean , otsoak ezkutatuta zeuden. Umeak abestia bukatu eta gero, otsoari zer egiten ari zen galdetzen zioten, besteak berriz, kamiseta janzten ari zirela erantzuten zien, horrela hiru aldiz. Azkenean, otsoaren erantzuna desberdina zen, kamiseta, galtzoinak eta prakak janzten ari zirela esan ordez, beraien bila joan behar direla erantzuten die, orduan haur guztiak korrika hasten dira nora joan jakin gabe!!! Jolasean ari ziren bitartean barre asko egin dute eta primeran pasatzen ari zirela nabaritzen zitzaien!
Aurrerago, arnasketarako beste ariketa bat egin dugu, honetan, begiak itxi eta hankak eta besoak ireki behar zituzten. Lehenengo, esan bezala, besoak irekita egin dugu, gero, besoak sabelean jarri ditugu. Haurrek eskuak sabelean edukita, arnasterakoan gora eta behera egiten duela nabaritu dute.
Ariketekin bukatu ondoren libreki jolasten egon dira, batzuk mozorro-jantzia ipintzen, beste batzuk salto egiten, etab.

            Orain arte azaldutakoa goizean egin dugunaz izan da. Arratsaldean gauza gehiago egin ditugu, hala nola, ipuin berri batekin hasi gara! ”Txirrita eta Inurria”-rekin lortu duguna,ipuin berri honekin ere lortu nahi dugu, hau da, umeak elkarrizketak eta narrazioak buruz ikastea. Hasi garen ipuinaren izenburua hauxe da “Otsoa eta antxumeak ”. Ipuina bukatu denean, ipuinaren istorioarekin zerikusia duen abesti bat entzun eta ikasitakoa pixka bat abestu dugu. Eta bukatzeko, Nekanek ipuin honekin ere zerikusia duen olerki bat kontatu digu.

            Gaur gai berri batekin hasi gara, eta hori dela eta, liburuxka berriak banatu dizkiegu haurrei. Gaurko eginbeharrekoa bakoitza bere liburuxkan bere izena jartzea izan da, ezer gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario