Jolas libreko garaian, Nekane, haurrak ekarritako etxe desberdinetako argazkiak kartulinen gainean jartzen aritu da, eta ni kolarekin berak jarritako moduan itsastatu ditut (haur batzuen laguntzarekin).Aurrerago, irudiak ekarri dituzten haurrak nigana gerturatu dira nire laguntzarekin etxeen izenak idazteko.Gaur bukatzeko denborarik izan ez dugulako, Nekanek bere etxera emango ditu aste bukaeran egiteko.
Jolas librearen ondoren, egunero esaten dizuedan bezala, arduradunak bere lanak egin ditu.Gaur zentratuta ez zegoela nabaritu zaio, izan ere, atzo gelara etorri zirenak ia laguntza behar izan gabe oso ondo zenbatu zituen, eta gaur, aldiz, edozein zenbaki esaten zuen…
Arduradunarekin bukatu eta gero, denon artean, atzo egindakoarekin antza handia duen ariketa bat egin dugu, eta horretarako, haur guztiak ilaratan eseri dira mapa munduaren aurrean. Nekanek haurrei banaka deitu die irudi bat emanez, eta beraiek gainontzekoei irudi hori zer motatako etxea eta zein kontinenteari dagokion esan behar zieten.Esan behar dut, ariketa mota hauek eginez, Nekanek aurretik emandako azalpenetan zein egon den erne eta zein ez ikusten dela, haur batzuk, adibidez, ariketa hau egitea tokatu zaienean ez zekiten zer esan…Gainera, ni, denbora guztian behatzaile izanda ere, gauza hauetaz asko konturatzen naiz.
Ariketatxoa egin ondoren, ordenagailu gelara abiatu gara bertan “Zazpi Antxume ”- en ipuina ikusi eta entzuteko.Han, beti bezala, lau urteko hiru gelak elkartu gara, baita adin hauetako irakasle guztiak ere.Haurrak oso adi egon dira ipuinari begira eta entzuten, beraz, oso gustura egon gara.Ipuinaren bukaeran, “Zazpi antxume ”- en abestia hasi da, eta denok elkarrekin abestu dugu!Geroago, programa bertan dauden olerki batzuk entzun ditugu, gero, denon artean komentatuz.Eta bukatzeko, programa bertan ere dagoen hiztegia denon artean landu dugu.
Arratsaldean, azkeneko ariketa egin dugu, azkenekoa esaten dut ez ostirala delako, baizik eta orain arte egondako gelara gehiago ez naizelako joango…eta hori dela eta, nitaz ahal izan guztia eman dut, haurrei asko lagunduz eta motibatuz.Egin behar izan duten ariketa, zehatz, plastilinarekin etxeak egitea izan da, eta azkenean beti bezala emaitzak guztiz desberdinak eta ederrak izan dira!Etxearen oinarria egiten lagundu diet batik- bat, oraindik plastilina zapaltzeko indar handirik ez dute eta.Batzuk, beste batzuk baino laguntza handiagoa behar izan dute etxetxoa egiteko, azkenean laguntzarekin egiten lortu dutelarik!
Patiora joan baino lehen, eta etxera joan baino lehen, gelara gehiago ez nintzelako joango eta beraiekin oso gustura egon naizelako, sorpresa txiki bat eman diet haurrei opari bat erakutsiz!haurrak momentu horretan asko emozionatu dira eta denok oparia ireki nahi zuten.Gozokiak edo horrelako gauzak erosi baino, nahiago nuen beste gauza erabilgarri bat oparitzea, horregatik ipuin bat liburutegi txokoan erabiltzeko oparitu diet eta ikaragarri gustatu zaie!!Liburua berezia delako, nola erabili behar duten azaldu diet, izan ere, bertan munduko kontinenteetan bizi diren animaliak azaltzen dira, eta beste aldetik etortzen diren animalien irudiak zein kontinentetan azaltzen diren ikusi behar dute bertan itsasteko.Denok, muxu batekin batera, eskerrik asko mila aldiz esan didate.
Orain dela gutxi etorri naizela eskolatik, eta naiz eta nekatuta egon, berriro joango nintzateke haurrekin egoteko eta gutxienez azkeneko muxua emateko…Oraindik ez dut sinisten astelehenetik aurrera mantala ez dudala eraman behar eta Nekane eta haurrekin ez naizela egongo…
Bihotz- bihotzez, eskerrik asko denoi aukera hau izateagatik eta zuekin ikasi dudan guztiarengatik…!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario