Lehenengo orduan, hau da, jolas libreko unean,
haur batzuekin aurreko egunean bukatu ez genuen puzzlea egiten aritu naiz, gaur
bukatzeko denbora eman digularik! Beste haur batzuk, berriz, Nekane klasea ematen ari denean esaten
dituen gauzak, keinuak, etab. imitatzen aritu dira, gainera ahulki baten
eserita, Nekane egoten den bezala zeuden! Haur batzuk lurrean eserita zeuden
eta beste hiru haur aulkietan eserita. Nekane eta biok adi egon gara eta
benetan ikustekoa zen!
Arduradunak
bikain egin ditu bere lanak, laguntzarik ez du behar izan eta esandako eta
egindako guztia ederki egin du.
Arduradunarekin
bukatu eta gero, eta lurrean eseri baino lehen, denok eskutik hartu gara abesti
hau abesteko:
Zatoz
gurekin goazen eskua emadazu,
Hemen
lagun pila bat egingo dituzu,
Lai,
lai, lai
Egingo
dituzu…
Ondoren, eskutik
askatu eta irakaslearen laguntzarekin “Zazpi Antxume” -en ipuina antzezten hasi gara. Oso dibertigarria
iruditzen zait erabiltzen duen antzezteko modua, hau da, narratzaile eta
pertsonaiek esaten dutena esatea, keinuak egitea, ahotsak aldatzea …Dena buruz
ikasteaz gain, , haurrak ondo pasatzen dute eta gelako beste haurrekin
harremanetan jartzen dira. Jarduera hau egitean haurren aurpegia ikusi besterik
ez dago zein gustura eta pozik dauden ikusteko!
Ingelerara
joan baino lehen ariketa bat egin dugu, horretarako haur bakoitza bere
margoekin bere tokian eseri da. Nekanek eta nik orriak banatu ditugu eta
ondoren, irakasleak ariketa azaldu du. Orrian zazpi antxumeak kolorerik gabe
agertzen ziren, eta hori dela eta, haurrek koloreztatu egin behar izan dituzte.
Nekanek azalpena eman duenean, antxumeen aurpegia, hankak eta eskuak txuri
kolorean uzteko esan die, eta horrela egin dute, nahiz eta haur batzuk horiek
ere margotu dituzten. Ariketa bukatzeko ez dugu denborarik izan, baina
arratsaldean jarraitu dugu, gero,
bakoitzak bere orrian “ZAZPI ANTXUMEAK” idatziz. Ariketa hau egiterakoan
bi gertakari izan ditugu, bata goizean eta bestea arratsaldean. Lehenengoa,
margotzeko unean beti gertatzen da, ariketa ez duela egin nahi esaten digu beti
ume berberak eta negarrez hasten da ariketa bukatu arte. Ariketa egiten ari
denean urduri eta zer egin ez dakiela ikusten zaio, begirada batekin laguntza
behar duela eskatzen digu, berak badaki gu hor beti gaudela laguntzeko prest
eta. Bigarren gertaera, berriz, arratsaldean izan da, beste ume batek Nekanek
pixka bat gehiago margotzeko eskatu dioenean orria puskatu du eta negarrez hasi
da, Nekanek berarekin hitz egin du eta azkenean berriro
ere hasieratik margotzen hasi da; margotzen bukatu duenean ni bere ondoan egon nahiz idatzi beharrekoa idazten laguntzeko,
baina Nekanek ez zuela merezi esan dit eta berak bakarrik jarraitu du.
Gaur
gurasoei ohar bat bidali zaie, bata euskaraz eta bestea elebitan,
eta ni izan naiz orri bakoitzean haur bakoitzaren izena jartzeaz arduratu dena..
Arratsaldean, Jarduerarekin bukatzerakoan,
ordenagailu gelara joan gara. Haur bakoitza bere tokian eseri da eta kaskoak
jarri dituzte. Nekane eta biok, aldiz, beste ordenagailu batean eseri gara,
esan nizuen bezala gai berri batekin hasi gara, etxeen gaiarekin, hain zuzen
ere. Hori dela eta, interneten munduko etxebizitza desberdinak bilatzen aritu
gara, gero haurrei munduan etxe desberdinak daudela erakusteko.
Eta horrekin eman dugu eguna amaitutzat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario