Gaur, egunero bezala, jolas librearekin hasi dugu asteleheneko lehen ordua. Bien bitartean, Nekane korridorera atera da mahai baten gainean haurrek aurreko astean margotutako adarrak bertan jartzeko. Orduan, aldameneko beste irakaslea ere gerturatu da bere gelan margotutakoak mahai berean txukun - txukun jartzeko. Adar guztiak jarritakoan, gainetik hosto batzuk bota dituzte, eta atzeko aldean bi kartulina marroi ipintzen lagundu diet, hona hemen azken emaitza:
Oso erreala geratu zaigu! Baso baten itxura du!
Horretaz gain, aurreko astean Nekanek eta Nik margotutako murala gehiago apaindu dugula esan behar dut. Haurrei gaztainak eta urrak ematen nizkien bitartean, Nekanek muralari kola ematen zion, gero beraiek bakarrik jartzeko. Ondoren, arratsaldean, haur bakoitza lehendik margotutako inurria muralean ipini behar zuen, noski, gure laguntzarekin.Murala oso ederra geratu zaigula ere esatekoa da!emaitza hau izan da:
Arduradunarekin hasi aurretik eta lurrean eseri aurretik, egunero egiten dugun bezala, denok eskutik hartu gara eta abesti hurrengo abestia abestu dugu:
Zatoz gurekin goazen, eskua emaidazu
Hemen lagun pila bat egingo dituzu…
Lai, lai, lai, egingo dituzu…
Arduradunarekin bukatu ondoren, borobil bat egiten eseri gara lurrean, bakoitza bere liburuarekin, konkretuki “Txirrita eta inurria - ren ipuinarekin. Eserita geundela, bertan azaltzen diren narrazio eta elkarrizketak antzeztu ditugu. Harrituta geratu naiz! Oso ondo antzeztu dute guztiek, gainera denek batera hitz eginez denbora guztian, denok parte hartu dugu, ni barne. Liburuaren bukaeran, zenbait abesti datoz, eta hauetariko batzuk abestu ditugu baita ere!!
ALFERRAREN ASTEA:
Astelehena, jai ondoren alferra, ezer ez egiteko, ez goaz lanera.
Ez goaz lanera , ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Asteartea, euria goitik behera,
Busti egingo gara eta ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Asteazkena, osaba ezkontzen da,
Eta jai hartzen badu ez goaz lanera. Ez goaz lanera…
Osteguna, amonaren eguna,
Hori ospatzeko ez goaz lanera.
Ez goaz lanera…
Ez goaz lanera…
Ostirala, haginetako mina,
Aspirina hartuta bagoaz ohera.
Ez goaz lanera…
Larunbata, egun erdiko lana,
Egun erdiagatik ez goaz lanera.
Ez goaz lanera…
Igandea, ikastola itxita,
Lana egin nahi baina ezin joan lanera.
Ez goaz lanera…
AIZKOLARIA
Atzo goizean ikusi nuen
Gizon at mendian.
Hantxe zebilen indarrez indar
aizkolaria.
Tik, tiki- tak, tik, tiki- tak,
ari zen mendian.
Tik,tiki- tak, tik, tiki -tak,
aizkolaria..
Tik,tiki- tak.
Tik,tiki- tak.
Tik,tiki- tak.
Tik,tiki- tak.
Orain arte ez dut esan baino gaur gure gelako bi ume lau urte bete dituzte!!!Eta ospatzeko, beraien gurasoak ogia eta txokolatea ekarri dute.Hortxe egon naiz ni gelako mahai batean umez ingraturik bokadiloak prestatzen!beraiek lagundu didate eta azkenean 2 poltsa handi bete ditugu!.Tarta (plastilinazkoa) eta bokadiloak hartu eta 4 urteko gelak batean elkartu gara, han lurrean borobil bat osatuz eseri eta urteak betetzen zituztenak bokadiloak banatzen hasi dira!.Baino aipatu behar dut, bokata jan baino lehen eta zorionak zuri abestu ondoren, tartaren kandelak itzali behar zituztela!
Gaurkoz hau izan da guztia, bihar kontatzeko gauza gehiagorekin etorriko naiz!bihar arte eta ondo izan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario