Oraindik ezin dut
sinetsi datorren astetik aurrera ez naizela gehiago gelara joango…Hilabetea oso
azkar pasatu zait, baino egia esan, pentsatzen aritu naiz eta asko ikasi dudala
eta hemendik gauza zoragarriak eramaten ditudala ohartu nahiz.
Emozioak alde
batera utziz, goizean egin dugunaz hitz egingo dizuet. Lehenengo orduan,
egunero esaten dizuedan bezala, jolas librea izan dugu, eta hori dela eta, haurrei
ordenagailua piztu eta erabiltzen ari diren programa zabaldu diet bertan
jolasteko. Une horretan, haur batzuk ekarritako etxe desberdinetako argazkiak
ikusten aritu dira, beste batzuk jolasten zuten bitartean.
Jolas librearen
garaia bukatu denean eta gauza guztiak jaso ondoren, haurrak Nekaneren aurrean
lurrean eseri dira arduradunak bere lanak egiteko. Arduradunak bereak oso ondo
egin ditu; bai gaurko eguna egutegian borobildu; bai asteazkena dela esan eta
asteazkenaren irudian Txirritx jarri; eta baita gelara etorri direnak zenbatu. Irakasleak
gaurko data arbelean jartzen zuen bitartean, haurrekin batera idatzi behar
zituen hitzak nola idazten diren ahoz esan ditu, eta askotan bezala, ume bat
bere gauzetan pentsatzen ari zen, arreta mantendu gabe. Orduan, Nekane ohartu
denean berari galdetu dio eta ez zekiela erantzun du, horregatik bihartik aurrera
berari egunaren hitzak nola idazten diren gehiago galdetuko dio (une hauetan
erne egoteko eta ikasteko).
Arduradunarekin
bukatu ondoren, denon artean, haur batzuk etxetik ekarritako munduko etxe
desberdinen irudiak ikusi ditugu, eta ikusteaz gain, Nekanek eta irudiak ekarri dituen haurrak
emandako azalpenak entzun ditugu.
Gaur, asteazkena
denez, psikomotrizitate gelara joan gara ariketatxo bat egiteko eta bertako
materialekin jolasteko. Gelara iritsi garenean., haurrak segituan zapatak
kentzera joan dira, eta ondoren, lurrean ilara bat osatuz eseri dira. Nekanek,
jolastu baino lehen, ariketa bat egingo genuela esan digu, eta azaldu eta gero,
abesti berri bat jarri du musika- aparailuan. Abestiaren izenburua, ”Aparretan
” da eta horregatik egin dugun ariketa puxikekin izan da, puxikak burbuilak
izango balira bezala erabili ditugularik. Haurrak lau taldeetan banatu
ditugunez, Nekanek eta nik lau puxika puztu eta talde bakoitzari bat eman diogu.
Musikarekin batera, puxika taldeko bati pasatu behar zioten, azkenean haur
guztiak parte hartuz. Ariketa oso polita eta oso dibertigarria izan dela
iruditu zait, gainera, psikomotrizitatearekin zerikusia dauka, horrela
motrizitatea lantzen dutelako.
Arratsaldean,
ariketa “gidatu ” bat egin dugu, eta horretarako, talde bakoitzeko arduradunak
lan- koadernoak eta arkatzak eraman ditu bere mahaira. Eginbeharrekoa hau zen,
bakoitzak bere burua paperean margotzea, eta marrazten laguntzeko, Nekanek
arbelean pausoz – pauso azaltzen eta marrazten joan da. Hau izan da beraien
burua margotzeko irakasleak eraman duen ordena; burua, begiak, sudurra, ahoa,
belarriak, ilea (kizkurra, lisoa, puntaduna…), lepoa, besoak, eskuak, gorputza,
hankak eta zapatak. Marrazten bukatu dutenean, mahai bakoitzeko arduradunak
bere taldeko margoak atera ditu eta arropa margotu dute. Beraz, orain arte
beren burua marraztu dute, eta gero, marrazkiaren ondoan azaltzen zen globo
batean idatzi behar zuten, idatzita zetorrena kontutan hartuz:
KAIXO, NI…Myriam…………….
NAIZ ETA…Ordizian bizi naiz…..
………………………………………
………………………………………
Ikusten
duzuen bezala, Myriam jarri dudan lekuan haurrek beraiena ere jarri behar
izan dute, eta denek oso ondo idatzi
dute. Baina arazoa nongoak ziren jarri behar zutenean sortu da, izan ere,
Nekanek laguntzarik gabe beraiek dakiten moduan
“Ordizian bizi naiz” jarri behar zutela esan die, eta orduan urduritzen
hasi dira batzuk, zer jarri ez zekitela. Nekanek,
umeak laguntzarekin idazten ohituta daudela esan dit, eta orduan, horrelako
ariketa jartzen diezunean, blokeatuta, zer egin jakin gabe geratzen dira,
idazteko laguntza ematera ohitzen dituzunetik aurrera idazteko imajinazioa
galtzen joaten dira eta.
Patiora joan baino lehen, irakasleak, umeak etxetik ekarritako
bi ipuin kontatu ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario