Vistas de página en total

miércoles, 16 de noviembre de 2011

15.eguna

Gaur goizean gauza asko egin ditugu! Beraz, argazki pilo bat dauzkat zuei erakusteko!

Jolas librearekin hasi dugu eguna, haurrak nahi izan dutena egin dute eta ni, egunero egiten dudan bezala, haurrak egiten zutena, esaten zutena eta beraien atean duten harremanak behatzen aritu aritu naiz. Gauza askoetan aritu dira umeak, taxuekin jolasten, marrazkiak egiten, ordenagailuan jolasen eta medikuetan jolasten, batik bat. Bakoitzak zertan jolasten ari zen kontatu dit, eta marrazkiak egiten ari zirenak ere zer margotzen ari ziren azaldu didate; mutil batek, adibidez, mamuen etxea marraztu du, nintendoko joko batean  azaltzen delako marraztu du hori, beste neska batek, aldiz,  Hello Kitti panpina famatua marraztu du, hona hemen aipatu ditudan marrazkiak:


Hello Kitty


                                                                   Mamuaren etxea


Arduradunak bere eginbeharrekoak oso ongi egin eta gero, haur guztiak komunera pisa egitera eta ura edatera joan dira, ondoren psikomotrizitate gelara joan behar ginen eta. Gero, psikomotrizitate gelara joan gara eta umeak oinetakoak kendu eta bankuetan eseri dira. Jolasten hasi aurretik Nekanek hainbat ariketa egin behar genituela azaldu die; lehengoa, “otsoa eta antxume “ -en jokoa, bigarrena, kaletik etxera iristen zaizkigun hots desberdinei buruzko abestia abestu, eta hirugarrena, berriz, arnasketarako ariketak.Jarduera guztiekin disfrutatu dutela esan behar dut, baina gehien gustatzen zaiena “otsoa eta antxume ”-en jokoa da, abesten duten bitartean, mugitzen eta otsoa beraien bila ateratzeko zain urduri daudelako! Bigarren abestia ere asko gustatzen zaie, orain arte bi aldietan bakarrik landu dugu eta bietan gogo handiarekin abesten eta besteek esaten dutena ere erne entzuten dute! Izan ere, abesti hau talde bakoitzak soinu desberdin bat egitean datza, eta beraiei imitaziozko abesti mota hauek asko gustatzen zaizkie. Erlaxazioaren unean denak oso lasai egon dira lurrean etzanda, lehenik eta behin, eskuak zabaldurik etzan dira, gero, eskuak sabelaren gainean ipini dituzte arnasa bota eta hartzerakoan nola mugitzen den konturatzeko; arnasketarekin bukatzeko, Nekanek istorio bat kontatu die:

Udazkenean gaude, eta hodei baten gainean gaude momentu honetan.Ordiziatik pasatzen ari gara eta gure eskolako patioan inor ez dagoela konturatzen gara, denok gelan daude eta! Baina, hara!!Ordizian, gaur asteazkena denez, azoka dago! ….

           Erlaxazio unea, istorioa entzuten zuten bitartean…

Istorioa entzun ondoren, eserita jarri dira eta irakasleak lasai geratu diren galdetu die, beraiek baietz erantzunez. Segituan jolasten hasi dira.

Psikomotrizitatetik atera garenean Nekane eta biok irakasle gelara joan gara eta atzo internetetik ateratako munduko etxe desberdinak bi kartulinatan itsatsi ditugu, gero, gaiarekin lotuta dauden gauzen txokoan ipintzeko.  

Arratsaldean, bi ariketa desberdin egin ditugu. Lehenengo ariketa, “otsoa eta antxume “-en ipuinarekin lotuta dago, izan ere, otsoak antxumeen etxean sartzea lortu du eta antxumeak ezkutatu dira, hori da ariketan azaltzen den irudia. Haurrek, orduan, etxetik zenbat antxume zeuden ezkutatuta zenbatu behar zituzten, ondoko borobilean antxume kopurua jarriz. Garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, umeak ariketa ez zutelako ulertzen Nekanek antzerki mota bat prestatu duela, haurrak antxumeak ariketan azaltzen ziren bezala jarriz. Ume bat armairuaren barruan egongo balitz bezala jarri du (ordenagailuaren mahaiaren beheko aldean jarriz), beste bi haur gortinen atzekaldean egongo baziren bezala (ez zeudelako tapaki batekin egin du), eta bukatzeko, beste hiru haur sofaren azpian egongo baziren bezala (koltxonetan azpian jarrita). Gero, haur bakoitzari fitxa bat eman dio, non zenbakiak azaltzen ziren, batetik hiru zenbakira harte, hain zuzen ere. Fitxa horiek antxume kopuruaren arabera horien ondoan jarri behar zuten (kasu honetan umeen ondoan). Modu honetan, ume guztiak ariketa ulertu dute eta segituan lanean jarri dira. Nire ustez, Nekanek momentuan inprobisatu duena ariketa ulertzeko oso modu egokia izan da, asko gustatu zait antzerkia egiteko izan duen ideia!

   Zazpi Antxumeen ariketa

Aurrerago, beste ariketa bat egin dugu, non 4 irudi margotu behar zituzten, irudiak binaka zeuden batzuk besteen parean, marra etenekin bananduta zeudelarik. Margotu eta gero, marra etenen gainean marra zuzen bat egin behar zuten, eskua orritik altxatu gabe. Orokorrean, denok oso ondo egin dute, baina konturatu naiz askok margotzerakoan ez dutela marrazki osoa koloreztatzen, hau da, badaude haur asko irudi guztia margotzen ez dutenak, baina baita, kontutan hartu behar dugu, oraindik lau urte dituztela, aurrerago irudi guztia margotzeko gai izango dira eta! Beste aldetik, aipatu behar dut, behin baina gehiagotan aipatu dudan umea gaur ere margotu behar zutela jakin duenean negarrez hasi dela, margotzen ari den momentuan beti irakasleei begiratzen digu, egiten ari denaz seguru egongo ez balitz bezala …

No hay comentarios:

Publicar un comentario