Vistas de página en total

jueves, 24 de noviembre de 2011

21. eguna


Jolas libreko garaian , haurrak jolasten zuten bitartean, Nekane, haur batzuk etxetik ekarri dituzten argazkiak (etxe desberdinetakoak) kartulinetan itsasten aritu da; itsatsi eta gero, argazkiak ekarri duenari etxearen izena (Tipia, Pagoda, baserria, etab.) jartzen lagundu dio.
Ni, berriz,  bitartean, irakasleak bidalitakoa egiten aritu naiz; zehaztuz, haur bakoitzaren lan- koadernotik 10 eta 10. ariketak askatzen aritu naiz, haur guztienak bildu arte. Gelako bi ume nire laguntzaileak izan dira, eta asko lagundu didate lana aurreratzen! batak, lan- koadernoak ekartzen zizkidan, gero zeuden tokian utziz, eta besteak, aldiz, nik askatutako orria hartu eta beste orrien gainean jartzen zuen.

            Jolas librean geundela, gelako ume batek beste bati buruan jo dioenez, Nekanek gelatik kanpora bidali du pentsatzeko. Arduradunarekin hasi baino lehen, denok eserita geundela,irakasleak haurrei ea ume horrekin zer egingo zuten galdetu die, beraiek bi urteko gelara eramatea erantzunez. Umea gelara sartzerakoan, Nekanek, bere gelako laguntxoak berari buruz  esandakoa azaldu dio, eta momentu horretan oso gaizki sentitu dela nabaritu zaio, horregatik pentsatu duenaz hitz egin digu.

            Arduradunarekin hasi baino lehen, betiko abestia eskutik helduta abestu dugu, eta bukatzerakoan, denok lurrean eseri dira, arduradun berria izan ezik. Arduraduna haur guztien aurrean Nekanerekin jarri da eta bere burua aurkezten hasi da. Bere lanak egiteko laguntza txiki bat behar izan du, batik- bat gelara etorritako haurrak zenbatzeko orduan, baina hala ere, asko saiatu dela esan behar dut.

            Patiora joan baino lehen, irakasleak haurrei egin behar zuten ariketa azaldu die, eta hobeto ulertzeko, eredua egin eta erakutsi die. Ariketa, munduko kontinenteak margotzea zen, beraz, horretarako, margoak eta mapa handiko fotokopiak erabili behar izan ditugu. Batzuk, margotzen goizean bertan bukatu dute, beste batzuk, aldiz, arratsaldean jarraitu behar izan dute lanarekin bukatzeko.


 
Arratsaldean, aurretik azaldutako ariketarekin jarraitu dugu.Margotu eta gero, orri bana eman diegu, non margotu ditugun kontinenteko pertsona bat eta bizitzen den etxea azaltzen ziren. Irudiak banaka- banaka eta besteen erritmoa errespetatuz moztu dituzte, gero kola emanez dagokion kontinentean itsatsiz.
Ariketaren emaitza zuek ikusi dezakezue ondorengo argazkian:


No hay comentarios:

Publicar un comentario