Vistas de página en total

lunes, 14 de noviembre de 2011

13. eguna


Goiz guztietan bezala, lehenengo orduan jolas librean aritu dira haurrak, beraz, nahi izan duten jostailuarekin eta nahi izan dutena egin dute. Horretarako ere, askoetan egiten dudan bezala, ordenagailua piztu diet betiko programa zabalduz. Gelako ume batek gelara gabonetako jostailuen aldizkaria ekarri du, eta jolas librean geundenez, ume batzuk, eta Nekane eta biok ikusten eta komentatzen aritu gara. Harrituta utzi naute umeak jostailuen izenak esaten aritu direnean, nahiz eta izen batzuk ingeleraz izan, oso ondo ahozkatu eta esan dituzte! Gainera, orria pasatzerakoan segituan ikusten zuten jostailu ezagun gehiago eta urduri jartzen ziren jostailuaren izena esateko orduan, denok batera hitz egiten ari ziren eta! Esan behar dut oso pozik eta emozioz beteta ikusi dietela haur guztiei gabonetako jostailuak ikusten, egunero egiten ez dugun gauza bat da eta!!

Jolas librearen ordua pasatu eta gero, bakoitza bere lekuan eseri da (lurrean) eta arduradunaz aldatu dugu. Arduradunak bikain egin ditu bere lanak, izan ere, bere amak (nahiz eta Peru-koa izan eta euskara ez jakin) asko laguntzen dio etxean arduradunaren eginbeharrekoak behin eta berriro egiten. Aipatzekoa da, esan dudan ume honi asko nabaritzen zaiola euskararen hizkuntza asko gustatzen zaiola, hitz egiten asko saiatzen da eta gainera, oso adi dago beti.

Arduradunak gaurko data esan eta borobildu ondoren eta gelara denok etorri garela esan ondoren, aste-bukaeran bakoitzak egin duenaz hitz egin dugu. Orain arte konturatu naiz asko eta asko aste- bukaeratan txiki parkera joaten direla, beste batzuk, aldiz, askotan ere Ordiziako plazan lagunekin jolasten egoten direla. Astelehen guztietan, une hau iristen denean denok hitz egiteko gogoa dutela ikusten dut, gehiago da, batzuetan txandak ezin dituzte ezta errespetatu ere!

Ariketa batekin hasi baino lehen, Nekanek gelako neskatxa bati beregana joateko eskatu dio, eta bere gainean eseri du. Neska honek ingelerako orduan askoetan egiten du negar, baita gela horretatik ateratzen denean ere. Gaur, denoi zergatia azaldu digu, Simon-ek (ingelerako irakaslea)  zerbait galdetzen dioenean zer erantzun jakin gabe oso urduri jartzen dela esanez.Nekanek esan dio ez dela urduri jarri behar, eta bere gelakideei, lagunak direlako, kasu horietan lasaitzen laguntzeko eskatu die. Patioan, ingelerara joan baino lehen nirekin egon da, ez zuen jolastu nahi…nahiz eta niri gai honi buruz ezer ez esan, uste dut kezkatuta zegoela eta gelan hitz egin dugunaz pentsatzen ari zela.

Arazo horretaz hitz egin ondoren, ordenagailuan ere aukeratzeko dagoen ariketa bat egin dugu, hain zuzen ere, bikoteak egiteko irudien eta hitzen ariketa. Irudietan eta hitzetan azaltzen dena, orain arte landutako ipuinen izenak eta irudiak dira. Oso ongi egin dute irudiekin bikoteak egiteko lehenengo ariketa, denok parte- hartzeko hiru aldietan errepikatu behar izan dugu. Bigarren ariketa, hitzekin bikoteak egitekoa, hiru alditan egin dugu ere.


Arratsaldean, etxearen gaia hasi dugunez,  Nekanek haurrei nolako logela duten galdetu die, baita zenbat ohe dituzten, jostailuak non gordetzen dituzten eta gau guztietan zeinekin egiten duten lo. Haur guztiak parte- hartzeko gogo handia zuten, denek eskua altxatuta zuten denbora guztian eta…! Erantzunak, beraz, desberdinak izan dira, baino gehien harritu nauena neskatila baten erantzuna izan da. Neskatilak gau guztietan gurasoekin lo egiten duela azaldu digu, zergatia haur askoren erantzun bezalakoa izan da, beldurra ematen diolako bakarrik egitea. Orduan, haur asko hasi dira hitz egiten, esanez, beraiek panpinekin egiten dutela lo, eta horrelako kasuetan panpina indarrarekin eusten dutela, lo geratu arte. Nekanek bere laguntxoek esaten dutenari kasu egiteko esan dio, baita gaur gauean probatzeko ere, berak bakarrik lo egiteko handi xamar delako; neskak gaur bertan probatuko duela erantzun dio.

Horrekin bukatu eta gero, ariketatxo bat egin dugu, non orri batean gure gelako txakurraren 9 irudi azaltzen ziren.Txakurraren atzealdeko hanka marra etenekin zegoen margotuta; beraz, haurren eginbeharrekoa , dudarik gabe, marra etenen gainean marra bat margotzea zen, horrela 9 aldietan. Ariketa hau egiteko Nekane eta biok erne egon gara, haurrei aurretik esan bezala, ezkerretik eskuinera margotzen zuten ikusteko. Batzuk nahi izan duten moduan egin dute, lehenengo goikoa irudia , gero beheko irudia…beste batzuk, aldiz, Nekanek esandakoari jaramon egin diote. Ariketa denek oso ondo egin dute, eta guk ikusi eta izena jarri eta gero bakoitzak bere apalean gorde du.

Eguna bukatzeko, beste gelako ume baten urteak ospatu ditugu, beti bezala denok ordenagailu gelan elkartuz, abestuz eta txokolatezko ogitartekoa janez. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario