MARRAZKIEN AZALPENA:
Goiko marrazkian ikusten duzuen bezala, eskolatze garaiko oroitzapenak plasmatu ditut. Ezkerraldean, oroitzapen ona dago marraztua, eta eskuinean, berriz, egoera txarra. Egoera hauetaz lan honen A atalean hitz egin dut, baina orain gehiago sakonduko ditut buruan dauzkadan oroitzapen horiek.
Eskuinaldeko marrazkian, ni plastikako txokoan marrazten eta margotzen azaltzen naiz, nola ez, antzarrak bere lazo handia buruan dutelarik. Momentu horretan, nahiz eta nire aurpegia ez ikusi, marrazten irribarretsu azaltzen naiz, txoko hau nire gogokoena baizen. Mahaian eserita nengoen bakoitzean, bakarrik nengoela iruditzen zitzaidan, une horretan margoak, papera eta ni neu baikinen gelan geunden bakarrak. Hori da mahaia eta marrazteko papera hain handiak egin ditudan arrazoia, eta baita nire inguruan ezer gehiago ez margotzearen arrazoia. A atalean esan bezala, marrazketako orduak minutuak balira bezala igarotzen zitzaizkidan eta ordu hau amaitzen zen bakoitzean, berriro ere, hurrengo plastika ordua noiz iritsiko itxaroten egoten nintzen. Egin dudan marrazkian, irakaslea azaltzen ez den arren, nire margolanak bukatzen nituenean beti besoa altxatzen nuen niregana etorri zedin, eta egindako marrazkia erakusteko, horrela berak on-ikusia ematen zidan eta izena jartzeko esaten zidan, ondoren nire apalean ondo gordetzeko. Niretzako izena jartzeko une hori artista handiak beren artelanetan sinadura jartzen duteneko bezalakoa zen. Beraz, plastikan bizitako uneak gehien gogoratzen ditudanak dira, beste hainbat momentuz ez hainbeste… marrazten eta eskulanak egiten goiz hasi nintzen, eta espero dut zahartzaroan ere horrela jarraitzea!
Eskuineko marrazkian, ezkerraldeko marrazkian ez bezala, patioko orduan gertatutako gertakari bat islatzen dut. Patio ordu guztietan, azkenean nire lehengusuak eta nik elkarrekin bukatzen genuen -marrazkian ikusten den bezala. Beste ikaskide batzuk egunero nire lehengusuari adarra jo ondoren negar batean nire bila etortzen zen, eta nik kontsolatzen eta defenditzen saiatzen nintzen. Ikusten duzuen bezala, zerbait gertatzen zitzaion bakoitzean niregana etortzen zen, nahiz eta bere irakaslea patiotik ibili baita ere. Marrazkian nire lehengusua negar egiten egin dut, baina marrazkian islatzeko ezinezkoak diren beste sentimendu batzuk ere bazituen, urduritasuna eta frustrazioa; une horietan, nik ere beste sentimendu batzuk banituen, haserrea eta bera horrela ikusiz pena handia, izan ere, egoera hauek egunero errepikatzen ziren. Horregatik eta beste hainbat gauzengatik betidanik oso harreman ona izan dugu, eta niretzako ahizpa bat bezala da, izan ere, berari zerbait gertatzen zaioenean niri ere kalte egiten dit.
Marrazten hasi baino lehen, nire oroitzapenetan jira eta bira ibili naiz nire haurtzaroko itxura nolakoa zen gogoratzeko, baita nire lehengusuarena ere. Bertan islatu ditudan janzkerak benetakoak dira, baina koloreak ez ditut oso ondo gogoratzen. Nire lehengusuari soineko eder horrekin marraztu diot berarentzako soinekoak eta gonak bere jantzi gogokoenak direlako, eta ni ere soineko batekin azaltzen naiz, niri ere asko gustatzen zitzaizkidalako horrelako jantziak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario