Vistas de página en total

domingo, 27 de noviembre de 2011

4. Hausnarketa


Jada praktikaldiko denbora pasa zaigu, honek orain arte hilabete oso bat pasa dugun ikastetxera ez garela itzuliko esan nahi du… baina, hala ere, izugarrizko oroitzapen onak eta iraganean baliagarriak izango zaizkidan gauzak jaso ditut bertan!!

            Orain arte ikasitako gauzez aparte, beste hausnarketetan aipatutakoez gain, azken aste honetan materia bat irakasteko modu ezberdinak daudela ikusi dut ( adibidez, zenbakiak ikasteko ipuin bat erabiltzea); haurrak etxetik ekarritako ipuinak, argazkiak, etab.-ei etekina ateratzea garrantzia emanez; ariketa bat ulertzeko orduan antzerki baten bidez egin daitekeela (adibidez, labirintoaren ariketarekin Nekanek egin zuena); haurrek etxera eraman behar dituzten oharrak nola prestatu behar diren; Mapa mundian eginiko ariketan bezala, umeen inguruneari garrantzia eman (beren gurasoak nondik etorritakoak diren esanez); eta, batik bat, gelan bakarrik zaudenean zer nolako jarrera izan behar dudan jakitea.

            Aurretik aipatu bezala, gelan bakarrik ariketa bat lantzeko geratu nintzanean, gauza hauetaz konturatu nintzen; klasea ematen ari zarenean zeure buruarekin seguru egon behar duzula, bai klase ematerako orduan, bai hitz egiterako orduan eta baita egoera ezberdinen aurrean aurkitzen zarenean ere. Hauek guztiak, haurrei segurtasuna ematen baitie ikasterako orduan eta baita zurekin harremanetan jartzeko orduan ere. Beraz, irakasterako orduan auto-kontzeptu positibo bat izatea komeni da, nire uste apalean.

            Gainera, orain arte aipatutako gauzez gain, ariketa, jolas, abesti, ipuin, etab. lantzerakoan ikasleak motibatzea ezinbestekoa dela ikasi dut, honen bidez, haurrak egin beharrekoaren aurrean gusturago eta gogo handiagoarekin azaltzen direlarik; ariketa bat egiterakoan, haur bakoitzak bere erritmoa daukala konturatu naiz, hau da, batzuk beste batzuk baina lehenago bukatzen dute eta gehiago kostatzen zaien haurrekin pazientzia edukitzeak garrantzi handia du (asko kostatzen baldin bazaio eta egiten ari dena bakarrik egiteko gai bada, bera konturatzeko denbora muga bat duela esan behar zaio); gurasoekiko harreman zabala izatea ikaragarrizko garrantzia duela esan behar dut, izan ere, egunean zehar askotan egoten baitira elkarrekin ( harrera unean, agurreko unean, oharren bidez…) ; IKT-ko alderdiari begira, Haur Hezkuntzan oinarrizko gauzak ikasten dituztela konturatu naiz ( xaguaren erabilera maneiatzen dute, teklatua erabiltzen dute, baina nahi duten moduan, ariketetan sartzen badakite baita ariketak egiten ere); jolas libreaz gain, gidatuak ere duen garrantziaz jabetu naiz, gidatuaren bidez haurrei ez dakitena egiten erakusten zaielako.

            Orokorrean hau izan da aste honetako bizipenen hausnarketa. Ikusten duzuen bezala, gauza asko izan behar ditugu kontuan eta gauza hauek egiten badakigu, nire ustez, irakasle on bat izateko prest gaude!!!

viernes, 25 de noviembre de 2011

azkeneko eguna...

Jolas libreko garaian, Nekane, haurrak ekarritako etxe desberdinetako argazkiak kartulinen gainean jartzen aritu da, eta ni kolarekin berak jarritako moduan itsastatu ditut (haur batzuen laguntzarekin).Aurrerago, irudiak ekarri dituzten haurrak nigana gerturatu dira nire laguntzarekin etxeen izenak idazteko.Gaur bukatzeko denborarik izan ez dugulako, Nekanek bere etxera emango ditu aste bukaeran egiteko.

            Jolas librearen ondoren, egunero esaten dizuedan bezala, arduradunak bere lanak egin ditu.Gaur zentratuta ez zegoela nabaritu zaio, izan ere, atzo gelara etorri zirenak ia laguntza behar izan gabe oso ondo zenbatu zituen, eta gaur, aldiz, edozein zenbaki esaten zuen…

            Arduradunarekin bukatu eta gero, denon artean, atzo egindakoarekin antza handia duen ariketa bat egin dugu, eta horretarako, haur guztiak ilaratan eseri dira mapa munduaren aurrean. Nekanek haurrei banaka deitu die irudi bat emanez, eta beraiek gainontzekoei irudi hori zer motatako etxea eta zein kontinenteari dagokion esan behar zieten.Esan behar dut, ariketa mota hauek eginez,  Nekanek aurretik emandako azalpenetan zein egon den erne eta zein ez ikusten dela, haur batzuk, adibidez, ariketa hau egitea tokatu zaienean ez zekiten zer esan…Gainera, ni, denbora guztian behatzaile izanda ere, gauza hauetaz asko konturatzen naiz.

            Ariketatxoa egin ondoren, ordenagailu gelara abiatu gara bertan “Zazpi Antxume ”- en ipuina ikusi eta entzuteko.Han, beti bezala, lau urteko hiru gelak elkartu gara, baita adin hauetako irakasle guztiak ere.Haurrak oso adi egon dira ipuinari begira eta entzuten, beraz, oso gustura egon gara.Ipuinaren bukaeran, “Zazpi antxume ”- en abestia hasi da, eta denok elkarrekin abestu dugu!Geroago, programa bertan dauden olerki batzuk entzun ditugu, gero, denon artean komentatuz.Eta bukatzeko, programa bertan ere dagoen hiztegia denon artean landu dugu.

            Arratsaldean, azkeneko ariketa egin dugu, azkenekoa esaten dut ez ostirala delako, baizik eta orain arte egondako gelara gehiago ez naizelako joango…eta hori dela eta, nitaz ahal izan guztia eman dut, haurrei asko lagunduz eta motibatuz.Egin behar izan duten ariketa, zehatz, plastilinarekin etxeak egitea izan da, eta azkenean beti bezala emaitzak guztiz desberdinak eta ederrak izan dira!Etxearen oinarria egiten lagundu diet batik- bat, oraindik plastilina zapaltzeko indar handirik ez dute eta.Batzuk, beste batzuk baino laguntza handiagoa behar izan dute etxetxoa egiteko, azkenean laguntzarekin egiten lortu dutelarik!



            Patiora joan baino lehen, eta etxera joan baino lehen, gelara gehiago ez nintzelako joango eta beraiekin oso gustura egon naizelako, sorpresa txiki bat eman diet haurrei opari bat erakutsiz!haurrak momentu horretan asko emozionatu dira eta denok oparia ireki nahi zuten.Gozokiak edo horrelako gauzak erosi baino, nahiago nuen beste gauza erabilgarri bat oparitzea, horregatik ipuin bat liburutegi txokoan erabiltzeko oparitu diet eta ikaragarri gustatu zaie!!Liburua berezia delako, nola erabili behar duten azaldu diet, izan ere, bertan munduko kontinenteetan bizi diren animaliak azaltzen dira, eta beste aldetik etortzen diren animalien irudiak zein kontinentetan azaltzen diren ikusi behar dute bertan itsasteko.Denok, muxu batekin batera, eskerrik asko mila aldiz esan didate.

            Orain dela gutxi etorri naizela eskolatik, eta naiz eta nekatuta egon, berriro joango nintzateke haurrekin egoteko eta gutxienez azkeneko muxua emateko…Oraindik ez dut sinisten astelehenetik aurrera mantala ez dudala eraman behar eta Nekane eta haurrekin ez naizela egongo…

Bihotz- bihotzez, eskerrik asko denoi aukera hau izateagatik eta zuekin ikasi dudan guztiarengatik…!!!!!!!


jueves, 24 de noviembre de 2011

21. eguna


Jolas libreko garaian , haurrak jolasten zuten bitartean, Nekane, haur batzuk etxetik ekarri dituzten argazkiak (etxe desberdinetakoak) kartulinetan itsasten aritu da; itsatsi eta gero, argazkiak ekarri duenari etxearen izena (Tipia, Pagoda, baserria, etab.) jartzen lagundu dio.
Ni, berriz,  bitartean, irakasleak bidalitakoa egiten aritu naiz; zehaztuz, haur bakoitzaren lan- koadernotik 10 eta 10. ariketak askatzen aritu naiz, haur guztienak bildu arte. Gelako bi ume nire laguntzaileak izan dira, eta asko lagundu didate lana aurreratzen! batak, lan- koadernoak ekartzen zizkidan, gero zeuden tokian utziz, eta besteak, aldiz, nik askatutako orria hartu eta beste orrien gainean jartzen zuen.

            Jolas librean geundela, gelako ume batek beste bati buruan jo dioenez, Nekanek gelatik kanpora bidali du pentsatzeko. Arduradunarekin hasi baino lehen, denok eserita geundela,irakasleak haurrei ea ume horrekin zer egingo zuten galdetu die, beraiek bi urteko gelara eramatea erantzunez. Umea gelara sartzerakoan, Nekanek, bere gelako laguntxoak berari buruz  esandakoa azaldu dio, eta momentu horretan oso gaizki sentitu dela nabaritu zaio, horregatik pentsatu duenaz hitz egin digu.

            Arduradunarekin hasi baino lehen, betiko abestia eskutik helduta abestu dugu, eta bukatzerakoan, denok lurrean eseri dira, arduradun berria izan ezik. Arduraduna haur guztien aurrean Nekanerekin jarri da eta bere burua aurkezten hasi da. Bere lanak egiteko laguntza txiki bat behar izan du, batik- bat gelara etorritako haurrak zenbatzeko orduan, baina hala ere, asko saiatu dela esan behar dut.

            Patiora joan baino lehen, irakasleak haurrei egin behar zuten ariketa azaldu die, eta hobeto ulertzeko, eredua egin eta erakutsi die. Ariketa, munduko kontinenteak margotzea zen, beraz, horretarako, margoak eta mapa handiko fotokopiak erabili behar izan ditugu. Batzuk, margotzen goizean bertan bukatu dute, beste batzuk, aldiz, arratsaldean jarraitu behar izan dute lanarekin bukatzeko.


 
Arratsaldean, aurretik azaldutako ariketarekin jarraitu dugu.Margotu eta gero, orri bana eman diegu, non margotu ditugun kontinenteko pertsona bat eta bizitzen den etxea azaltzen ziren. Irudiak banaka- banaka eta besteen erritmoa errespetatuz moztu dituzte, gero kola emanez dagokion kontinentean itsatsiz.
Ariketaren emaitza zuek ikusi dezakezue ondorengo argazkian:


miércoles, 23 de noviembre de 2011

20. eguna


Oraindik ezin dut sinetsi datorren astetik aurrera ez naizela gehiago gelara joango…Hilabetea oso azkar pasatu zait, baino egia esan, pentsatzen aritu naiz eta asko ikasi dudala eta hemendik gauza zoragarriak eramaten ditudala ohartu nahiz.

Emozioak alde batera utziz, goizean egin dugunaz hitz egingo dizuet. Lehenengo orduan, egunero esaten dizuedan bezala, jolas librea izan dugu, eta hori dela eta, haurrei ordenagailua piztu eta erabiltzen ari diren programa zabaldu diet bertan jolasteko. Une horretan, haur batzuk ekarritako etxe desberdinetako argazkiak ikusten aritu dira, beste batzuk jolasten zuten bitartean.

Jolas librearen garaia bukatu denean eta gauza guztiak jaso ondoren, haurrak Nekaneren aurrean lurrean eseri dira arduradunak bere lanak egiteko. Arduradunak bereak oso ondo egin ditu; bai gaurko eguna egutegian borobildu; bai asteazkena dela esan eta asteazkenaren irudian Txirritx jarri; eta baita gelara etorri direnak zenbatu. Irakasleak gaurko data arbelean jartzen zuen bitartean, haurrekin batera idatzi behar zituen hitzak nola idazten diren ahoz esan ditu, eta askotan bezala, ume bat bere gauzetan pentsatzen ari zen, arreta mantendu gabe. Orduan, Nekane ohartu denean berari galdetu dio eta ez zekiela erantzun du, horregatik bihartik aurrera berari egunaren hitzak nola idazten diren gehiago galdetuko dio (une hauetan erne egoteko eta ikasteko).

Arduradunarekin bukatu ondoren, denon artean, haur batzuk etxetik ekarritako munduko etxe desberdinen irudiak ikusi ditugu, eta ikusteaz gain,  Nekanek eta irudiak ekarri dituen haurrak emandako azalpenak entzun ditugu.

Gaur, asteazkena denez, psikomotrizitate gelara joan gara ariketatxo bat egiteko eta bertako materialekin jolasteko. Gelara iritsi garenean., haurrak segituan zapatak kentzera joan dira, eta ondoren, lurrean ilara bat osatuz eseri dira. Nekanek, jolastu baino lehen, ariketa bat egingo genuela esan digu, eta azaldu eta gero, abesti berri bat jarri du musika- aparailuan. Abestiaren izenburua, ”Aparretan ” da eta horregatik egin dugun ariketa puxikekin izan da, puxikak burbuilak izango balira bezala erabili ditugularik. Haurrak lau taldeetan banatu ditugunez, Nekanek eta nik lau puxika puztu eta talde bakoitzari bat eman diogu. Musikarekin batera, puxika taldeko bati pasatu behar zioten, azkenean haur guztiak parte hartuz. Ariketa oso polita eta oso dibertigarria izan dela iruditu zait, gainera, psikomotrizitatearekin zerikusia dauka, horrela motrizitatea lantzen dutelako.

Arratsaldean, ariketa “gidatu ” bat egin dugu, eta horretarako, talde bakoitzeko arduradunak lan- koadernoak eta arkatzak eraman ditu bere mahaira. Eginbeharrekoa hau zen, bakoitzak bere burua paperean margotzea, eta marrazten laguntzeko, Nekanek arbelean pausoz – pauso azaltzen eta marrazten joan da. Hau izan da beraien burua margotzeko irakasleak eraman duen ordena; burua, begiak, sudurra, ahoa, belarriak, ilea (kizkurra, lisoa, puntaduna…), lepoa, besoak, eskuak, gorputza, hankak eta zapatak. Marrazten bukatu dutenean, mahai bakoitzeko arduradunak bere taldeko margoak atera ditu eta arropa margotu dute. Beraz, orain arte beren burua marraztu dute, eta gero, marrazkiaren ondoan azaltzen zen globo batean idatzi behar zuten, idatzita zetorrena kontutan hartuz:


KAIXO, NI…Myriam…………….
NAIZ ETA…Ordizian bizi naiz…..
………………………………………
………………………………………



            Ikusten duzuen bezala, Myriam jarri dudan lekuan haurrek beraiena ere jarri behar izan  dute, eta denek oso ondo idatzi dute. Baina arazoa nongoak ziren jarri behar zutenean sortu da, izan ere, Nekanek laguntzarik gabe beraiek dakiten moduan  “Ordizian bizi naiz” jarri behar zutela esan die, eta orduan urduritzen hasi dira batzuk, zer jarri ez zekitela. Nekanek, umeak laguntzarekin idazten ohituta daudela esan dit, eta orduan, horrelako ariketa jartzen diezunean, blokeatuta, zer egin jakin gabe geratzen dira, idazteko laguntza ematera ohitzen dituzunetik aurrera idazteko imajinazioa galtzen joaten dira eta.

            Patiora joan baino lehen, irakasleak, umeak etxetik ekarritako bi ipuin kontatu ditu.
           

martes, 22 de noviembre de 2011

19. eguna


Gaur emozioz beteriko eguna izan da! niretzako batik –bat, baina zergatia aurrerago esango dizuet, beti bezala goizeko lehen ordutik azaltzen hasiko naizelako.

            Lehen orduan, egunero bezala, haur asko jolas librean aritu dira, beste batzuk, aldiz, aurreko egunetan hasitako marrazkia bukatu dituzte, baita ostiralean marrazki magikoa (argizariekin margotutakoa) bukatu ez zutenak ere. Marrazki magikoa, ez baduzue gogoratzen, paper beltz batean argizariekin margotzea datza. Azkenean marrazki guztiak oso ederrak geratu dira!

            Jolas librearen ordua bukatu denean, Nekanek arduradun berriari bere lanak egiten lagundu dio, eta ondoren, “Otsoa eta 7 antxume”- en ipuina kontatu die. Ezin duzue imajinatu ere egin haurrei zenbat gustatzen zaien ipuin hau! Ikaragarri gustatzen zaie otsoak, antxumeak eta antxumeen amak esaten dutena errepikatzea, baita beraien ahotsak jartzea ere! Irakasleak ipuina kontatzen bukatu duenean, ariketatxo bat egiteko eta abesti bat abesteko ni beraiekin bakarrik geratuko nintzela esan die, eta horrela izan da!izan ere, aurreko astean irakasleak eta nik horrela adostu genuen eta.

            Nekane gelatik irten denean, ipuinarekin lotuta dagoen abestia jarri eta borobil bat sortuz eskutik heldu gara. Abesti hau pila bat gustatzen zaie, eta asko disfrutatu dugu abestuz eta “antzeztuz ”. Momentu horretan oso lasai nengoen eta ni neu izan naiz!
Abestutako kanta hau izan da:

Aa! Aa!
Antxumeak aa!
Mendiko txabolan
zazpi bizi dira. (bis)
Etxetik herrira
ama joan zaigu.
Basoan jolastu
nahi dugu. (bis)
Otsoa dator!
Jesus, adio!
Goserik datorrela
antzematen zaio. (bis)


Abestu eta dantzatu ondoren, haurrei beren lekuan esertzeko eta mahai bakoitzeko arduradunei bere taldeko arkatzak eta lan- koadernoak ateratzeko eskatu diet. Denok eserita eta isilik zeudenean, lan- koadernoko 13.orrialdea irekitzeko esan diet, 13 zenbakia arbelean jarriz (beraientzako zenbakia idatzita ikustea lagungarria dela baitakit). Behin orri hori aurrean izanda, ariketan azaltzen ziren irudiak arbelean kopiatu ditut, bitartean ea zer marrazten ari nintzen haurrei galdetuz; goiko aldean zabor desberdinak zeuden eta beheko aldean, berriz,  zabor- ontzi desberdinak. Beraz,  beraien eginbeharrekoa zabor desberdinak dagokion zabor-ontziarekin gezi baten bidez lotzea zen. Zabor guztien izenak esan ondoren, banaka dagokion zabor- ontziarekin lotzen aritu gara, betiere arrazoitzen. Banaka- banaka mahai guztietatik pasatu naiz ondo egin duten ikusteko, bai ariketa egiten genuen bitartean, baita ariketa bukatu dugunean ere. Emaitzak oso onak izan dira!denek oso ondo egin dute ariketa eta oso ondo ulertu dute zabor- ontzi bakoitzean zer nolako gauzak botatzen ditugun.
Hasieran, urduri nengoen, baina behin ni umeekin bakarrik nengoela pentsatu dudanean, lasaitu eta ariketarekin hasi naiz. Orokorrean, oso ondo sentitu naiz klasea aurrera eramaten, gela horretako irakasle bat izango banintz bezala sentitu naiz!! lehenengo aldia izateko oso ondo ikusi dut nire burua irakasle lanak betetzen hainbeste haurren aurrean!Denbora guztian zehar ni neu izaten saiatu naiz, urduritasuna alde batera utziz eta gogoarekin ariketa eginez.

Egin dugun ariketa ondorengoa da:




Nekane gelara etortzeko garaia zela ikusi dudanean, haurrei komunera ura edatera eta pisa egitera joateko esan diet, segidan ingelerara joan behar zuten eta. Ingelerara joan baino lehen, korridorean geundela, eta oraindik denbora genuela, gailetak atera ditut eta etxetik ekarri zituztenak gelakideei banatu dizkiete. Orduan, Nekane gugana etorri da eta bizipena kontatu diot.

Arratsaldean, pisa egitera eta ura edatera joan eta gero, ume guztiak lurrean eseri dira Nekanek azaldu behar ziguna entzuteko. Nekanek, orain arte egindako ariketa guztiak umeei erakutsi dizkie, eta hurrengo ariketan beraiek beren burua margotu beharko dutela esan die, baina hori biharko utzi dugu. Horrez gain, beste egun baterako familiako argazkia ekarri behar dutela esan die, gero, argazki hori lan- koadernoan itsasteko. Azaldu duen  azkeneko ariketa, familiako kide baten biografia da, hain zuzen ere, baina hori gurasoak idatziko dute, eta beste egun baterako izango da.

Orain arte munduan dauden etxe desberdinak ikusi eta ikasi ditugunez, hemendik aurrera bakoitzaren etxe barnean dauden gauzen inguruan arituko gara lanean, baita etxean beraiekin bizi direnei buruz ere. Hau izan da irakasleak ikasleei azaldu diena eta esan dudan bezala, hemendik aurrera landuko duguna.

Irakaslearen azalpenak entzun ondoren, haurrak ordenagailu gelara etorri dira nirekin, Nekane irakasle gelara haurrentzako diren ohar batzuen bila joan delako. Ordenagailuak piztuta zeudenez (beste gelakoak gu baino lehenago izan direlako bertan) kaskoak jartzen lagundu diet eta teklatua ordenagailuaren memoria gainetik jaitsi diet.

Gaurkoz hau izan da guztia, esan behar dut minutuak ikaragarri aprobetxatzen ari naizela eta geroz eta pena handiago sentitzen dudala nire gorputzaren barnean…praktikak bukatzeko eguna hementxe daukagu eta…

lunes, 21 de noviembre de 2011

18.eguna

Haurrei aurreko ostiralean gurasoei emateko ohar bat banatu genien, non munduko etxe desberdinen irudiak eskolara ekartzeko jartzen zuen.Beraz, gaur haur asko materialarekin etorri dira! Batzuk ipuinak ekarri dituzte, beste batzuek puzzleak, argazkiak, internetetik ateratako informazioa, etab.Jolas librearen unean, batzuen artean ekarritako gauzak ikusten eta komentatzen aritu gara, baino denon artean beranduago egin dugu. Une honetan ere, haurrak, beti bezala, nahi izan duten jostailuekin jolasten aritu dira.

Lehenengo orduan erabilitako materiala aurretik zegoen lekuan utzi ondoren, arduradunak bere lanetaz gozatu eta aprobetxatu du, izan ere, gaur bere azkeneko eguna izan da gelako arduradun bezala. Arduradunak egunerokoa egin ondoren, berriro ere lurrean eseri da aste bukaeran egindakoaz hitz egiten hasteko. Mutil batek Olentzeroren etxea ikustera joan dela esan digu, haur askok ezagutzen dutena; nik, berriz, etxe hau existitzen zela ez nekienez, Nekanek Bizkai aldean dagoela esan dit.

Haurrek aste bukaeran egin dutenari buruz hitz egin eta gero, Nekanek irakasle gelatik ekarritako mapa munduaren aurrean eseri dira. Gu mapa mundian non kokatzen garen jakiteko, bertan seinalatu die, eta ondoren, haur batzuen gurasoek kanpotik etorritakoak direla kontutan hartuz,  mapan ere guraso horien lurraldea seinalatu du. Gure lurraldea eta gurasoena non dagoen jakin ondoren, beste hainbat lurralde ere ikusi ditugu, besteak beste, Afrika, Errusia, Ipar poloa…eta bakoitzean dauden animali ohikoenak ere aipatu ditugu. Azkenean, haurrei argi eta garbi geratu zaie mapan non kokatzen garen, eta lurralde batzuk beste batzuk baino tamaina handiagokoak direla ere konturatu dira.



                   
                    Mapa munduarekin bukatzerakoan, irakaslea, haurrek etxetik ekarritako gauzei etekina ateratzen saiatu da, guztiei garrantzia emanez. Animalien liburuxka ikusi dugu, baita zoo bateko bizitza nolakoa den irudien bidez, eta bukatzeko,  mutil batek ekarritako argazki bat ikusi dugu (bere aita Kubatarra denez, Kubako eskola bateko argazkia ekarri du, baita bertako etxebizitzen azalpena idatzi batean). Umeak oso erne egon dira Nekaneren azalpenak entzuten, eta gauza oso interesgarriak ikasi dituzte!


                    Arratsaldean korridorera atera gara, Nekanek eta lau urteko beste irakasleak bertan jarritako muralak ikusteko eta irakaslearen azalpenak entzuteko.Muralak, lantzen ari garen gaiarekin lotuta daude, hau da, ikusi ditugunak munduan dauden etxe desberdinak izan dira; besteak beste, Jaima, Tipia, Pisua…


                   
                    Muralak ikusi ditugunean, Nekanek eta biok haur bakoitzari etxera eramateko ohar bat banatu diegu, esertzen diren lekuetan utziz, eta oharrez gain, beste gelako ume baten urteak izan direlako ekarritako puxikak ere utzi ditugu.Mahaietan uztearen arrazoia, ordenagailu gelara aipatutako umearen urtebetetzea ospatzera joan garelako izan da, eta horrela, gainera, patiotik bueltatzerakoan etxera eramateko prestatuta genituen.Aipatu behar dut ordenagailu gelara joan garenean “Pirritx eta Porrotx”- en filma ikusi dugula!

domingo, 20 de noviembre de 2011

gelako txokoak


 Liburutegi txokoa.Hemen hainbat liburu dauzkate irudiak ikusteko, oraindik ez dakite irakurtzen eta.


 Etxe txokoa.Txoko honetan jolasteko gauza ugari dauzkate aldameneko altzarian (edalontziak, janaria, platerak, biberoiak, etab)

 Txoko honetan, haurrei harrera ematen zaie, bertan talde ekintzak egiten dira, baita arduradunaren lanak ere.

 Txoko txuri honetan, gaiarekin lotutako gauzak jartzen ditu irakasleak, eta haurrek etxetik ekartzen dituztenak ere bertan ipintzen dira.Hemen adibidez, udazkenarekin lotuta dagoena ikusi dezakezue, udazkeneko hostoak.

Lan eta plastika txokoa.Mahai hauetan haurrak lanak egiten dituzte, eta jolas libreko garaian ere mahai hauetan marrazten, puzzleak egiten, plastilinarekin ibiltzen, etab. egoten dira.

Ordenagailuaren txokoa.Jolas libreko garaian beti erabiltzen den tresna da.Gelako ordenagailu bakarra da eta txandaka ibiltzen dira beti.

haur kantak

HAUR KANTAK

                                                                Txirrita eta inurria


           Ezk:Anttoni eta Antton      Esk:Ingurumika



                                                                          Alferraren astea


                                                                      Aizkolaria


           Aurretik doanak egiten duena


                Azaroak hamaika




Zazpi Antxumeak


Aa! Aa!
Antxumeak aa!
Mendiko txabolan
zazpi bizi dira. (bis)
Etxetik herrira
ama joan zaigu.
Basoan jolastu
nahi dugu. (bis)
Otsoa dator!
Jesus, adio!
Goserik datorrela
antzematen zaio. (bis)


Ni Jakintzako ikastetxean

5)

B.-Marrazki bat: Ni Jakintzako ikastetxean




            Marrazki honetan, ikusten duzuen bezala, bi irudi desberdin daude; ezkerraldeko irudian, ni mutil bati laguntzen azaltzen naiz; eta eskuineko irudian, aldiz, ni haurrez inguratuta nago. Bi marrazki egin ditut, bakarra egingo banu bestea egiteko gogoarekin geratuko nintzelako, eta zuek nire egoera ezagutzeko biak orri txuri batean plasmatzea interesgarria iruditu zait.

            Ezkerraldeko irudian, goran aipatu bezala, ni haur bati laguntzen azaltzen naiz. Laguntza eskaintzea, egunero egiten dudan gauzetariko bat da, Nekaneri, hau da, irakasleari eta baita haurrei ere ematen diedana izanez. Ez dut ikasleek niri laguntza eskatzerik behar, nire barruti irteten den gauza bat delako eta beti nagoelako laguntza emateko prest. Gainera, haurrek laguntza eskatzen didatenean konfiantza osoz egiten dutela ikusten dut, izan ere, gaizki egin dutela ikusten dudanean, ondo egitera bultzatzen ditut niri egokien iruditzen zaidan moduan, baina beti motibatzen saiatuz, behera etor ez daitezen.
           
Gai honi buruz hitz egiten ari garenaren aukera aprobetxatuz, aipatu behar dut, irakasleak egunero berarentzako laguntza handikoa naizela esaten didala, beti esaldi berdina errepikatuz “ ez da berdina gelan lau esku izatea bi esku izatearen ordez!”, eta, honek, nire ilusioa pizten du eta laguntza ematen jarraitzeko motibazioa ematen dit!.

Laguntzaren gaiarekin bukatzeko, honek duen garrantziaz hitz egitea ezinbestekoa iruditzen zait. Laguntzarekin ariketak eginez gehiago ikasten dela iruditzen zait, ez garelako jakituria oso batekin jaiotzen, jakituriak garapen eta denbora bat behar du, eta prozesu horretan aurkitzen dira haurrak. Ikasleek euren kabuz laguntza eskatzeko konfiantza behar dutela argi dago, eta pauso hau emateko gugan konfiantza izatea beharrezkoa da.

Orain arte hitz egin dizuedan gaia alde batera utziz, eskuineko irudiak transmititu nahi dizuenari buruz sakonduko dut. Aurretik aipatu bezala, umeez inguraturik marraztu naiz, hain zuzen ere, eskolara mantalik gabe joaten naizen unetik, handik atera arte, horrela egoten eta sentitzen naizelako. Oso gustukoa dut sentsazio hau, jendeak egoera honek asko nekatzen duela eta umeak uneoro gainean izatea ona ez dela esaten duen arren, bizipen hau ez nuke beste ezergatik aldatuko, sekulako poztasuna ematen baitizute eta, gainera, ikasle bezala ezagutuz gain, pertsona bezala nolakoak diren ere ikusten duzu.

Nire ustez, irakasle baten egin beharrekoak asko dira, baina oso garrantzitsua den aspektuak segurtasuna eta gertutasuna adieraztea dira. Bi aspektu hauek, haurrek jokaera batzuen bitartez jasotzen dituzte; esate baterako, esaten dutenari, egiten dutenari, beren aurpegiek adierazten digutenari, etab. jaramon eginez. Horrela, ikasleek beren buruari garrantzia ematen diogula ikusten badute, guregan konfiantza gehiago izango dute, baita beren buruengan ere, auto-kontzeptua indartuz.

Aipatutako bi egoera hauek, tokatu zaidan gelara sartu nintzen egunetik nabaritu nituen; honekin esan nahi dudana, Nekanek une oro ikasleei adierazten dizkienak direla da, eta niri, han sartu nintzenetik ere adierazi dizkit, eta honi esker, egoera ezberdinetan, oso gustura sentiarazi nau!

Marrazkian transmititzen ditudan baloreak ematen jarraitzeko lau egun besterik ez zaizkit falta…eta hori jakinda, egunetik egunera tristeago jaikitzen naiz ohetik. Baina hala ere, aste honetan orain arte emandako guztia adieraziko dut eta egun guztiak azkenekoak izango balira bezala disfrutatuko ditut!!!!!!

           

materiala (IKT-ko galderak)

4)

Haur Eskola praktikaren azterketa INFORMAZIO ETA   KOMUNIKAZIOZKO arloan.



·        Hainbat galdera:


  1. Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
Gure gelan, ordenagailu bakarra daukagu haur guztiak bertan jolasean ibiltzeko. Ordenagailua, jolas libreko orduan erabiltzen da, hau da, eguneroko lehenengo orduan. Jolas libreko unea dela kontuan hartuz, ordenagailuan azaltzen diren gaiarekin lotutako jolasetan ere ibiltzen dira.

      Ikastetxean ordenagailuz beteriko gela bat ere badago, eskolako haur guztiek erabiltzen dituztenak. Gela honetara (beti ordu berdinean) lau urteko gelak joaten gara, bertan hiru ordu laurden igarotzeko.

      Ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzuten dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak,… lantzen dituzte haurrak.



  1. Ze nolako materiala erabiltzen dute?
Materialaren aldetik, Hardware eta Softwarea erabiltzen dutela esan behar dut.

Alde batetik, Hardwarearen barnean, ordenagailua soilik erabiltzen dute, bestelako aparailuak irakasleek bakarrik erabiltzen dituztelako; esate baterako, bideo- kamara, argazki- kamara, arbela digitala, etab.  Gure haurrak lau urte izanik, oso txikiak dira oraindik gauza horiek manipulatzeko, horregatik irakasleek soilik erabiltzen dituzte.

Bestalde, umeek Softwareak manipulatzen dituzte; adibidez, programak, jolasak (beheko aldean ikusten duguna adibidez, laberintoaren jokuari dagokiola), ipuin digitalak (goiko aldean ikusteko aukera daukaguna, adibidez), bideoak… material hauek erabiltzeko gai direla uste baitute irakasleek. Ikusten duzuen bezala, gauza hauek lehenago erabiltzen hasten dira Hardwareak baino, bigarren hauek aurrerago ikasiko dituztelarik.



  1. Interneta erabiltzen da? Zertarako?
Interneta irakasleek bakarrik erabiltzen dute, gaiarekin lotuta dagoen informazioa, baliagarriak izango diren irudiak, etab. aurkitzeko. Beraiek ez dute interneta zuzenean erabiltzen, baina bai zeharka. Irakasleak aurkitu duen informazioa kainoiaren bidez erakutsi dezakete, ordenagailu gelan haur guztiak elkartuz eta gaiarekin loturik dagoen informazio hori ikusiz. Beraz, ikusten duzuen bezala, bai irakasleak eta baita haurrek ere interneta erabiltzen dute modu batera edo bestera.


  1. Parte hartzen dute ikt-eko proiektueren batean? Zein da eta zertan datza?
Irakasleari galdera hau egin nioenean, ez zutela IKT-ko proiektu batean parte hartzen erantzun zidan. Beraz, ezin dut galdera honetan sakondu.


  1. Nola lotzen da metodologia IKT-arekin?
Urtxintxa proiektuak berak eskaintzen ditu gaiarekin lotuta doazen programa ezberdinak, ordenagailuan erabiltzeko pentsatuak daudenak. Honetan esan behar dut, programetan azaltzen diren egitekoak eta azaltzen diren hitz guztiak gelan emandako hiztegian landutakoak direla.

“Argitxok” ere badu bere programa. “Argitxo” euskararen hizkuntza bultzatzen duen sinboloa da, eta beraz euskara bultzatzeko erabiltzen da. Programa hau ere haurrentzako oso aberasgarria izaten delarik.
Aipatu behar dut, haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin arduratsu aritzen direla jolasean, irudi eta soinu erakargarri asko ditu eta.



  1. Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer? Nola?
EZ, programetan etortzen diren jolas edo egiteko guztietan ez da sormena bultzatzen, bertan etortzen diren gauza asko gelan aurretik landuta dituztelako; Hau da, bertan etortzen diren gauzak ikasleak ezagutzen dutenari egokituta daude.


  1. Zertarako erabiltzen da bideoa? Eta nola?
Bideoa, ikusi eta ondo pasatzeko asmoz gain, beste hainbat gauzetarako ere erabiltzen da.Irakasleari galdera hau egitean, bere erantzuna hau izan zen, batik bat, hizkuntza indartzeko eta aho hizkuntza lantzeko erabiltzen dituztela.. Olerkiak, esamoldeak, aho- korapiloak, etab. dira, adibidez, aho hizkuntza lantzeko erabilienak.


  1. Proiektu tematiko batean parte hartzen al dute?
Nekaneri galdera hau egindakoan ezetz erantzun zidan, hori dela eta, galdera honetan ezin dut sakondu ezta ere…


  1. Zerbait egiten da kritikotasunaren alderdia teknologiaren aurrean?
Ez, honetan ere ez da ezer egiten.


  1. Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKT-ari buruz?
Gai honi buruz, gurasoek, nire gelako irakasleari,  ez diote inoiz  galderarik egin bere irakasletzako urteetan zehar.Beste gai batzuei buruz bai planteatu dizkietela, baina IKT- ari buruz ez.

  1. Aholkuak eskatzen diote?Zertaz?
Nire irakaslearen esanetan, ez diote inoiz gai honi buruz aholkurik eskatu, Lehen Hezkuntzan aholkuak eskatzea arruntagoa da Haur Hezkuntzan baino.Izan ere, orain ordenagailuekin egiten dituzten gauzak oso sinpleak dira eta (sagua maneiatuz gain, ez dute ezer handirik egiten), aurrerago, sinpletik zailtasun handiagoko gauzetara igarotzean, aholkuak eskatzea nabariagoa izango da.


  1. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT.ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Ikastetxeko hainbat irakasle arlo honetan formatu egin ziren ikastaro batean, eta aurrerago, ikasitako guztia gainontzeko irakasleei erakutsi zieten.Gero, ikastetxeko IKT- ko arduradunak, beste irakasleen laguntzarekin, gaur egungo ordenagailu gela sortu zuten, eta ondoren, ordenagailua erabiltzeko landu behar zuten programetaz hitz egin eta adostu zuten.Nire irakaslea, prozesu honen bukaeran  egon zen, hau da, bere formazioa eskola bertan egin zuelarik.

Adostutako programak hauek izan ziren, hiru urteko haurrak Ttantto- ren programa erabiltzen dute; lau urteko haurrak, Txirritx-en programa eta bost urtekoek, aldiz, Xango- ren programa.Izen hauek fikziozko pertsonaiei dagozkie. Niri lau urteko gelan egotea egokitu zaidanez, Txirritx- en programa erabiltzen dugu, honen barruan hainbat gai jorratzen direlarik; hala nola, matematika, marrazketa, idazketa, ipuinak, memoria jokoak eta puzzleak egin dezakete, modu desberdinetan.


3.hausnarketa

Aste honetan, besteetan bezala, gauza asko ikasi ditut, etorkizunerako aberasgarriak eta erabiltzeko modukoak izango direnak.

Ikasi ditudan gauzen artean, gehienbat gustatu zaidana, Nekanek inprobisatzen duen modua da.Nekanek, aste honetan, haurrak ariketak bakarrik egin ahal izateko, bi alditan inprobisatu egin du, bietan antzerki moduko bat eginez.Lehengo ariketan, adibidez, antxumeak etxetik ezkutatuta azaltzen ziren, eta beraz, euren eginbeharrekoa elkarrekin ezkutatuta zeudenak zenbatzea zen, antxume kopuruen aldamenean zenbakia jarriz; Nekanek, umeak ariketa ulertzeko, liburuko adibidea jarraituz, bertan azaltzen ziren bezala ezkutatu zituelarik. Bigarren ariketan, labirinto bat azaltzen zenez, Nekanek gelan bertan eraikuntzak egiteko blokeekin labirinto bat inprobisatu zuen, horrela umeek benetan bizi izan zutelarik ondoren paperean egin behar zutena.

Bestalde, zenbait egoera berrien aurrean mugak jartzen jakitea beharrezkoa da ikasleek txanda mantentzen jakiteko eta ikastetxean dagoen materiala denok erabiltzeko dela jakiteko. Duela egun batzuk konturatu nintzen honetaz, irakasleek psikomotrizitate gelara telazko etxe bat ekarri zutenean; psikomotrizitateko orduan denek nahi baitzuten etxea estreinatu. Hau ikusi bezain laster, irakasleak etxean ibiltzeko arauak azaldu zizkien , eta horietariko bat, binaka jolastu behar zela zen.

Praktika-  aldia bukatzen ari gara, lau egun besterik ez zaizkigularik falta. Pena handia ematen dit hau pentsatzeak, jada haurrez beteriko ikasgela baten egoteari gustua hartu baitiot… umeekin eta irakaslearekin konfiantza handia baitut eta beren gelako parte sentitzen bainaiz. Aste hau ahal dudan gehien aprobetxatuko dut, gehiago ikasteko eta haurrekin nagoen denborari etekin handia ateratzeko!

viernes, 18 de noviembre de 2011

17. eguna


Goizean, jolas libreko unerako, Nekanek Playmobil-eko jostailuzko etxetxoa ekarri du haurrak ordu horretan etxe eta etxearen barnean etortzen diren gauza gehiagorekin ibiltzeko. Haur guztiak jostailuaren ondora gerturatu dira eta etxe handi honekin pozez zoratzen egon dira goiz osoan. Etxearen jostailua gelara ekartzeko arrazoiak, umeak ondo pasatzea eta etxearen egiturari eta bertan egoten diren gauzei buruz gehiago jakitea dira; gainera, orain hasitako gai berriarekin lotuta dago, etxeei buruzkoa da eta. Etxeko gauzak jasotzeko oso erosoa da, maleta batean bihurtzen da! Hona hemen bere argazkia:

Playmobilen etxetxoa

         Arduradunarekin bukatu ondoren, Nekanek “Zenbakien Ipuina ” kontatu du. Zenbakien ipuina, zenbakiak ikasteko modu erraz eta aberasgarri bat da, Jakintza ikastolako irakasleak haurrek zenbakiak ikas dezaten asmoz erabiltzen dute eta orain arte behintzat, oso emaitza onak ekarri ditu.

Hasteko, Nekanek, 0 zenbakitik 9rainoko zenbakien fitxak hartu ditu, baita 10etik 20ra artekoak ere, eta segidan istorioa kontatzen hasi da.
Zenbakiak gu bezala eskolara ere etortzen dira eta bertan lagun pilo bat egiten dituzte, adibidez, 1zenbakiak 0 zenbakia asko ezagutu zuen eta lagun banandu- ezinak bihurtu ziren, horrela 10 zenbakia sortu zelarik; aldiz, bera bezalako zenbakia ezagutu zuenean, hau da, 1 zenbakia ezagutu zuenean, oso lagunak egin ziren baita ere eta orduan 11.zenbakia sortu zen; 3 zenbakia ezagutu zuenean ere oso lagunak bihurtu ziren eta beti elkarrekin zeudelako, 13 zenbakia agertu zen; eta lagun gehiago ezagutzen joan zen, 9 zenbakia ezagutu arte, hortik 19 zenbakia sortu zelarik.1 zenbakiaren ondoko laguntxoak berari “Hama” deitzen zioten, bai h letrarekin, eta bestelako laguntxoak ezagutzen ditugun moduan deitzen ziren.
Egia esan, ariketa hau asko gustatu zait, orain arte jarduera desberdin asko egin ditugu eta oso politak eta ikasteko modukoak izan dira, baina zenbakien istorio hau izugarri gustatu zait! Gainera, haurrak, istorio hau entzuten duten lehengo aldia izan da ( ni bezala) eta oso adi egon dira, ederki pasatu dute eta niri bezala asko gustatu zaie!
             
            Zenbakien istorioa entzun eta gero,haur guztiak lurrean eserita zeudela, Nekanek munduko etxe desberdinetaz hitz egin du; etxe orratz, baserriak, ttipiak, igluak, etab. motatako etxeak daudela esanez. Haurrak gurasoei eman behar zieten oharrean jartzen zuenaz hitz egin du baita ere, azalduz, etxetik, etxe desberdinetako argazkiak ekarri behar dituztela.

Arratsaldean, ordu erdi bat jolas librean ibiltzeko astia izan dute haurrak, Playmobila gelako arrakastatsuena izan delarik. Material guztia jaso eta gero, lurrean eseri dira gelako ume batek ekarritako ipuina kontatzeko, ipuinaren izenburua “Txili eta Txolo oihanean” zen. Haurrei ipuin hau asko gustatu zaie, bertan, animali asko azaltzen ziren eta.

Patiora joan baino lehen, bi ariketa egin ditugu, bata, lan- koadernoko orri bateko ariketa zen, eta bertan labirinto bat agertzen zen; bestea, berriz, Nekaneri arratsaldean bertan egitea bururatu zaiona izan da, berak esan duen bezala, magia egiteko ariketa da, nik zuei aurrerago azalduko dizuedana. Labirintoaren ariketarekin hasi baino lehen, Nekanek, eraikuntzak egiteko pieza ugari ekarri ditu, ariketan agertzen zena antzezteko eta haurrak hobeto ulertzeko. Pieza horiekin bide asko egin ditu, batetik adibidez pasatzea ezinezkoa zena. Hirukoteka, pasatu ahal zuten lekutik pasatzen joan dira, haur guztiak pasatu arte eta ariketa ulertu arte; bidetik ateratzerakoan, otsoarekin egiten zuten topo eta orduan otsoaren sabela ireki eta josi behar zuten. Antzeztu ondoren, bakoitza bere lekuan eseri da eta ariketa primeran egin dute!! Beraz, Nekanek, teknika ezin hobeagoa erabili du! Bukatzeko, irakasleari ariketak zuzentzen lagundu diot, berak bi taldeenak zuzentzen zituen bitartean, nik beste bi taldeen ariketak  zuzenduz (Oso Ondo jarriz).


jueves, 17 de noviembre de 2011

16.eguna



            Gaur goizean, jolas librearen bitartean, Nekaneri practicumaren txostenean azaltzen diren IKT-ari buruzko galdera batzuk egin dizkiot, berak, berriz, oso modu ulergarrian, argi eta ongi erantzun dizkit. Beraz, orain gauza gehiago ikasi ditut eta aurrerago nire bloggean erantzunak ikusteko aukera izango duzue!

            Gure gelako ume bat gaur goizean betaurrekoekin azaldu zaigu, bere amak orain dela egun batzuk gertutik ez duela oso ondo ikusten esan zigun eta…baina hala ere esan behar dut ez dela momentu batean ere kexatu. Gelara urduri etorri da, berarentzako betaurrekoak eramatea zerbait berria da eta. Bai Nekanek eta bai nik neuk ere,oso guapo dagoela esan diogu eta denbora guztian irribarrez nire ondoan eskutik helduta eta ni besarkatzen aritu da. Egia esan, lehenengo eguna izateko oso ondo aurre egin dio aldaketa txiki honi! eta hortaz asko pozten naiz.

            Arduradunari buruz hitz egingo dut orain. Gaur arduradunaz aldatu dugu, izan ere, aurretik izandakoak egon beharreko hiru egunak bete zituen eta. Arduradun berriak oso ondo aurkeztu du bere burua eta gainera, gaurko eguna argi eta garbi esan eta egutegian borobildu du, Txirritx- en irudia laugarren asteko egunean ipini du, hau da, ostegunean, eta bukatzeko, gelara etorri diren haur guztiak zenbatu (laguntzari gabe) eta falta zenaren izena etxetxoaren irudian jarri du.

            Aurrerago, ariketa bat egin dugu, gaurkoa beste egunetan egiten ditugun ariketen guztiz desberdina izan da. Honetan, otsoaren sabela orratz eta hari lodi batekin josi behar izan dute; eta horretaz gain, otsoaren ondoan azaltzen den erreka, zulagailu baten laguntzarekin eta trapu baten laguntzarekin, orritik askatu behar izan dute.
Jarraitu ditugun pausuak ondorengoak izan dira; talde bakoitza bere lekuan eseri da eta mahaiko arduradunak lan-koadernoak eta arkatzak atera dituzte; gero, lan-koadernoko bosgarren  orrialdea ireki dute eta Nekane eta biok bitartean,  mahaietatik pasatu gara orria koadernotik askatzeko; ondoren, haurrek orriaren goiko aldean beraien izena idatzi dute eta bitartean, irakasleok zulagailuak eta trapuak hiru taldeei bakarrik banatu dizkiegu, talde bakoitzetik josten laguntzeko banaka pasatzea pentsatu dugulako. Ariketa bukatzeko goiza eta arratsaldea behar izan dugu, ariketa honek, orain arte egindako beste ariketekin konparatuz, askoz lan gehiago eskatzen zuen eta.

Arratsaldean, aurretik aipatu bezala, ariketarekin jarraitu dugu, eta horrekin bukatzeko egin dugun azkeneko gauza haurrak gure laguntzarekin errekaren atzeko aldean kola ematea eta paper urdin bat hor bertan itsastea izan da. Emaitzak zoragarriak izan dira, bestela norberak bere iritzia emateko:




            Bukatzeko, Nekanek beste egunean interneten bilatutako eta kartulinetan jarritako argazkiak erakutsi dizkie, non munduko etxe desberdinak azaltzen diren. Gu biok bilatutako eta inprimatutako etxe bateko planoa ere erakutsi die, eta denon artean plano hori landu dugu; adibidez, lo gelako gela zein zen esan behar zuten, baita bertan azaltzen ziren gauzak (ohea, armairua,etab.)…

miércoles, 16 de noviembre de 2011

15.eguna

Gaur goizean gauza asko egin ditugu! Beraz, argazki pilo bat dauzkat zuei erakusteko!

Jolas librearekin hasi dugu eguna, haurrak nahi izan dutena egin dute eta ni, egunero egiten dudan bezala, haurrak egiten zutena, esaten zutena eta beraien atean duten harremanak behatzen aritu aritu naiz. Gauza askoetan aritu dira umeak, taxuekin jolasten, marrazkiak egiten, ordenagailuan jolasen eta medikuetan jolasten, batik bat. Bakoitzak zertan jolasten ari zen kontatu dit, eta marrazkiak egiten ari zirenak ere zer margotzen ari ziren azaldu didate; mutil batek, adibidez, mamuen etxea marraztu du, nintendoko joko batean  azaltzen delako marraztu du hori, beste neska batek, aldiz,  Hello Kitti panpina famatua marraztu du, hona hemen aipatu ditudan marrazkiak:


Hello Kitty


                                                                   Mamuaren etxea


Arduradunak bere eginbeharrekoak oso ongi egin eta gero, haur guztiak komunera pisa egitera eta ura edatera joan dira, ondoren psikomotrizitate gelara joan behar ginen eta. Gero, psikomotrizitate gelara joan gara eta umeak oinetakoak kendu eta bankuetan eseri dira. Jolasten hasi aurretik Nekanek hainbat ariketa egin behar genituela azaldu die; lehengoa, “otsoa eta antxume “ -en jokoa, bigarrena, kaletik etxera iristen zaizkigun hots desberdinei buruzko abestia abestu, eta hirugarrena, berriz, arnasketarako ariketak.Jarduera guztiekin disfrutatu dutela esan behar dut, baina gehien gustatzen zaiena “otsoa eta antxume ”-en jokoa da, abesten duten bitartean, mugitzen eta otsoa beraien bila ateratzeko zain urduri daudelako! Bigarren abestia ere asko gustatzen zaie, orain arte bi aldietan bakarrik landu dugu eta bietan gogo handiarekin abesten eta besteek esaten dutena ere erne entzuten dute! Izan ere, abesti hau talde bakoitzak soinu desberdin bat egitean datza, eta beraiei imitaziozko abesti mota hauek asko gustatzen zaizkie. Erlaxazioaren unean denak oso lasai egon dira lurrean etzanda, lehenik eta behin, eskuak zabaldurik etzan dira, gero, eskuak sabelaren gainean ipini dituzte arnasa bota eta hartzerakoan nola mugitzen den konturatzeko; arnasketarekin bukatzeko, Nekanek istorio bat kontatu die:

Udazkenean gaude, eta hodei baten gainean gaude momentu honetan.Ordiziatik pasatzen ari gara eta gure eskolako patioan inor ez dagoela konturatzen gara, denok gelan daude eta! Baina, hara!!Ordizian, gaur asteazkena denez, azoka dago! ….

           Erlaxazio unea, istorioa entzuten zuten bitartean…

Istorioa entzun ondoren, eserita jarri dira eta irakasleak lasai geratu diren galdetu die, beraiek baietz erantzunez. Segituan jolasten hasi dira.

Psikomotrizitatetik atera garenean Nekane eta biok irakasle gelara joan gara eta atzo internetetik ateratako munduko etxe desberdinak bi kartulinatan itsatsi ditugu, gero, gaiarekin lotuta dauden gauzen txokoan ipintzeko.  

Arratsaldean, bi ariketa desberdin egin ditugu. Lehenengo ariketa, “otsoa eta antxume “-en ipuinarekin lotuta dago, izan ere, otsoak antxumeen etxean sartzea lortu du eta antxumeak ezkutatu dira, hori da ariketan azaltzen den irudia. Haurrek, orduan, etxetik zenbat antxume zeuden ezkutatuta zenbatu behar zituzten, ondoko borobilean antxume kopurua jarriz. Garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, umeak ariketa ez zutelako ulertzen Nekanek antzerki mota bat prestatu duela, haurrak antxumeak ariketan azaltzen ziren bezala jarriz. Ume bat armairuaren barruan egongo balitz bezala jarri du (ordenagailuaren mahaiaren beheko aldean jarriz), beste bi haur gortinen atzekaldean egongo baziren bezala (ez zeudelako tapaki batekin egin du), eta bukatzeko, beste hiru haur sofaren azpian egongo baziren bezala (koltxonetan azpian jarrita). Gero, haur bakoitzari fitxa bat eman dio, non zenbakiak azaltzen ziren, batetik hiru zenbakira harte, hain zuzen ere. Fitxa horiek antxume kopuruaren arabera horien ondoan jarri behar zuten (kasu honetan umeen ondoan). Modu honetan, ume guztiak ariketa ulertu dute eta segituan lanean jarri dira. Nire ustez, Nekanek momentuan inprobisatu duena ariketa ulertzeko oso modu egokia izan da, asko gustatu zait antzerkia egiteko izan duen ideia!

   Zazpi Antxumeen ariketa

Aurrerago, beste ariketa bat egin dugu, non 4 irudi margotu behar zituzten, irudiak binaka zeuden batzuk besteen parean, marra etenekin bananduta zeudelarik. Margotu eta gero, marra etenen gainean marra zuzen bat egin behar zuten, eskua orritik altxatu gabe. Orokorrean, denok oso ondo egin dute, baina konturatu naiz askok margotzerakoan ez dutela marrazki osoa koloreztatzen, hau da, badaude haur asko irudi guztia margotzen ez dutenak, baina baita, kontutan hartu behar dugu, oraindik lau urte dituztela, aurrerago irudi guztia margotzeko gai izango dira eta! Beste aldetik, aipatu behar dut, behin baina gehiagotan aipatu dudan umea gaur ere margotu behar zutela jakin duenean negarrez hasi dela, margotzen ari den momentuan beti irakasleei begiratzen digu, egiten ari denaz seguru egongo ez balitz bezala …